Urtero legez, egunotan hasiera emango diogu Madre de Dios ikastetxean ikasturteko ekintzarik eranginkorrenetariko bati, matrikulatze-epeari, hain zuzen ere. 2015-2016 ikasturteari begira, otsailaren 2tik 13ra irekita izango duzue epe hori gure ikastetxeko kide izan gura duzuen senideek, urte bitik bostera bitarteko ikasgeletarako, Lehen Hezkuntzarako eta DBHrako.
Madre de Dios ikastetxean erakutsi nahi dugu egunero gure ikasgeletan darabilgun hezkuntza-bidea. Halaber, 18 urteraino erabiltzen ditugun heziketa oinarriak (ikasleek dituzten trebetasun eta gaitasunetan finkaturik daudenak)vere zeintzuk diren adierazi gura dugu.
Urtarrilaren 29an, goizeko 09:30ean, urtero antolatzen dugun sarrera libreko eguna izango da gure ikastetxean, gura duzuenok bertako hezkuntza prooiektua eta eraikineko leku guztiak ezagutzeko aukera izan dezazuen.
Gainera, “Gehitu sendiak eta gehitu onurak” goiburua duen kanpainaren bidez, Madre de Dios Ikastetxea beste inguruko edo lagun diren familei gomendatzen dieten sendiek baldintza bereziak lortuko dituzte, familia biek matrikula eginez gero.