Haurreskolen baldintza ekonomikoak berdunduko ditugu
Haurreskolen baldintza ekonomikoak berdinduko ditugu: 0-1 urteko gela dohainik 2024-2025 ikasturtean. “Mundua urratsez urrats ezagutzen” leloarekin, haurren etorkizuneko lorpenak zehaztuko dituen lehen hezkuntza-etapa horren garrantzia nabarmendu nahi dugu
Ongizate emozionalari begiratzen diogu, eta familien beharretara egokitzeari, denborari eta zerbitzuei dagokienez. Horrez gain, 4 hilabetetik 18 urtera bitartean haurrak hezteko konpromisoa hartzen dugu, etorkizuneko gizarterako prestatzeko trebetasunak eta gaitasunak garatzeari eta indartzeari garrantzia emanda. Hori guztia giro aktibo eta adeitsuan egiten da
0-1 urte dohainik
Datorren ikasturtean, 2024-2025ean, Haurreskolen (Eskola Publikoaren) baldintza ekonomiko beretan eskainiko ditugu 0-1 urteko gelak: dohainik. Parekatzea alderdi ekonomikoan, gure haurtzaindegiaren prestazioekin eta benetako malgutasunarekin, kontziliazio erreala lortzen laguntzeko.
Ate irekietako egunak nahieran
Aurten, gure ikastetxea noiz bisitatu aukeratzeko askatasuna duzu. Programatu zure bisita pertsonalizatua 944 745 410 telefono-zenbakira deituta,, bidali mezu bat secretariainfantil@madredediosbilbao.es helbidera, zure datuekin, zure topaketa agendaratzeko edo gure webguneko harremanetarako formularfioaren bidez.
Haurtzaindegi asistentzial eta pedagogikoa
Ordutegi malgua, benetako kontziliazioa lortzeko
Ordutegi malgua eskaintzen dugu, benetako kontziliazioa errazteko. Uste dugu ordutegi-malgutasuna dela bide horretan laguntzeko lehen urratsa. Guztiz moldagarriak gara: aukeratu zeure beharretara hobekien egokitzen den ordu-tartea, baita ordu solteak ere, zure laneko eta familiako bizitza harmonizatzeko. Eman zure baldintzen berri, eta aukerarik onena ebaluatuko dugu. Gure ordutegi jarraitua, 07:30etik 17:30era, astelehenetik ostiralera, lana eta familia uztartzea errazagoa izan dadin diseinatuta dago.
Haur bakoitza, historia desberdin bat
Jakitun gara haur bakoitzak bere ikaskuntza-historia duela. Gure esperientziaren arabera, haur txiki bakoitza berezia dela eta bere ahalmen handienera iristeko arreta espezifikoa behar duela dakigu. Horregatik, gure heziketa-ikuspegi berritzailea haur bakoitzaren aukera indibidualak maximizatzera bideratzen da.
Jangela propioa
Madre de Dios Ikastetxean geure jantokia dugu, geure sukaldearekin. Elikadura orekatua eskaintzen dugu, kalitate goreneko lehengaietan eta sukaldaritza tradizionaleko prestaketetan oinarritua, aurrez prestatutako elikagaiak edo erdi-prestatuak saihestuz.
Gainera, txikienentzat, haurraren elikadura-erritmora egokitzen den Edoskitze-gela dugu Haien erritmoetara egokitu behar dugun garai batean. Nahi baduzu, zeure janaria ere ekar dezakezu.
Ingurune naturala
Hiriaren erosotasuna eta Bilboko San Inazio auzoaren goialdeko ingurune natural pribilegiatua uztartzen dituen ingurune naturala eskaintzen dugu. Berdeguneak, baratzeak eta natur ingurune zabalak ditugu, eta horrek aukera ematen die haurrei egunero naturarekin harremanetan jartzeko, beren garapen fisiko, intelektual eta emozionalerako.
Proiektu berritzaile eta finkatua
Gure informazio-bilera pertsonalizatuetan, Madre de Dios Ikastetxean egiten dugun lanaren parte diren proiektu zirraragarri eta abangoardistenei buruzko xehetasunak partekatuko ditugu.
0-1 urteko geletan lantzen ditugun proiektuak nabarmentzen ditugu.
Estimulazio goiztiarra
Gure zentroan COGEST estimulazio kognitiborako programa lantzen dugu, ikerketa neurozientifikoek bermatua; irakurketa-idazketa ikaskuntzarekin lotutako prozesu kognitiboak estimulatzea du helburu.
Emat
EMATen bidez, haur guztiek beren adinera egokitutako kontzeptu matematikoak ikas ditzakete, betiere, manipulaziotik, behaketatik eta esperimentaziotik abiatuta. Helburua da haurrak pixkanaka pentsamendu konkretutik pentsamendu abstraktura pasatzea.
Mindfullness. Lebab proiektua
Barnekotasunaren lanketaren bidez, neska-mutilei beren barrurantz begiratzeko aukera ematen diegu, “izateko” eta “hazteko”, norberaren sakonean, pertsona gisa.
Psikomotrizitatea
Ikastetxean egiten den Aucouturier Psikomotrizitate Jarduerak haurraren osotasuna hartzen du ardatz, haren adierazkortasun motorra ulertzean oinarrituta.
Sartu!
Gure ikastetxea eta gure hezkuntza-eredua hurbiletik ezagutu nahi badituzu, gurekin harremanetan jartzera eta hitzordu pertsonalizatua adostera gonbidatzen zaitugu, 944 745 410 zenbakira deituz, secretariainfantil@madredediosbilbao.es helbidera mezu bat bidaliz –zure datuak gehituta, hitzordua zehazteko–, edo gure webguneko harremanaterako formularioaren bitartez.
Sartu!