Jada badakigu 2022-23 ikasturterako Batxilergoan matrikulatzeko kanpaina noiz izango den: martxoaren 28tik apirilaren 8ra. “Izan nahi duzuna izango zara!” lelopean, guk eskaintzen dizugun Batxilergoak aukera emango dizu edozein unibertsitate-gradu edo goi-mailako lanbide-heziketako edozein ziklo aukeratzeko.
PROIEKTU BERRITZAILEA
2018an Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko A egiaztagiria jaso genuen, eta Madre de Dios Ikastetxeak hezkuntza-etapa guztietan berrikuntzaren eta kalitateko irakaskuntzaren aldeko apustua egiten du.
Teknologia berrietara bideratuta eta mundura irekita dagoen zentroa gara. IKTen alorreko Heldutasun Eredu Aurreratuko ikastetxearen egiaztagiria dugu; Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ematen du.
Gainera, metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu ikaskuntza-prozesuan; esate baterako, ikaskuntza kooperatiboa, proiektuen bidezko ikasketa, arazoetan oinarritutako ikaskuntza edo STEAM gaitasunak.
STEAM gaitasunak
STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) gaitasunak garatzeak Madre de Dios Ikastetxeari eredu didaktiko bat bermatzen dio, zeinak etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai diren ikasleak prestatzeko helburua duen. Batxilergoan Teknologia Industriala eta halako ikasgaiak lantzeak aukera ematen du bokazio zientifiko eta teknologikoak pizteko, sorkuntzazko eta diziplinarteko ikuspegitik eta ikuspegi ekintzailetik, eta pertsonen beharrizan errealen zerbitzura, gainera.
Emaitzak egiaztatuta daude
Urterik urte egiaztatzen dugu nola gure ikasleak oso gaituta dauden edozein unibertsitate-gradutan edo goi-mailako ziklotan sartzeko. Unibertsitateko hautaprobetan gure ikasleen % 100ek gainditzen dute oraindik ere; berme bat da gure ikasleen etorkizun profesionalerako.
BI IKASTURTE, BERAIEN ETORKIZUNA HAUTATZEKO
Batxilergoko etapan, ikasleen prestakuntzan erabakigarriak diren bi ikasturteri ekiten diete. Bi urte horietan, ikasleei unibertsitaterako nahiz goi-mailako zikloetarako ateak irekiko zaizkie, eta haien etorkizun profesionala erabakiko dute.
Etapa honetan, aholkularitza beti egongo da presente. Jarraipen eta orientazio pertsonala eta profesionala, tutoreen nahiz Orientazio Sailaren eskutik, funtsezkoak dira etapa honetan, etorkizuneko aukera egokia egiteari begira.
BATXILERGOKO GURE MODALITATEAK
Madre de Dios Ikastetxean, batxilergoko eskaintza zabala dugu, eta edozein unibertsitate-gradutara nahiz goi-mailako lanbide-heziketako edozein ziklotara sartzeko aukera ematen du. Izan ere, gure ikasleak izan nahi dutena izango dira.
Bi Batxilergo mota ditugu: Humanitate eta Gizarte Zientzietakoa eta Zientzietakoa, A hizkuntza-ereduan. Hala, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoan, bi ibilbide daude: Humanitateetakoa eta Gizarte eta Lege Zientzietakoa. Bestalde, Zientzietako Batxilergoan ere bi ibilbide daude; batak Zientzien eta Osasun Zientzien eremurako prestatuko ditu ikasleak; besteak, aldiz, Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren eremurako.
Nazioarteko Batxilergo Duala
Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, Madre de Dios Ikastetxean Nazioarteko Batxilergo Duala eskuratzeko aukera eskaintzen dugu. Osagarri bikaina da, Espainiako eta Estatu Batuetako Batxilergoko titulazio bikoitza lortzeko.
Programa horri esker, parte hartzen duten ikasleak aldi berean egongo dira matrikulatuta gure ikastetxean eta AEBetako High School batean, eta bietan ikasiko dute aldi berean.
Programa online egiten da. Ikasleek guztira 6 kreditu ikasi beharko dituzte, eta horiekin batera gure ikastetxean egiten dituzten ikasketak baliozkotuta, High Schooleko titulu estatubatuarra lortuko dute.
INFORMATU NAHI?
Informazio gehiago edo bisita pertsonalizatu bat nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, 94 475 99 83 telefonora deituta edo secretaria@madredediosbilbao.es helbidera idatzita. Gure gelak Etxepare kaleko 20.ean daude, Bilboko San Ignazio auzoan. Zuen zain gaude!