Urtarrilaren 17tik 28ra arte irekita egongo da Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (6-16 urte) matrikulatzeko epea. “Ikastetxe emozionalki adimentsua” goiburupean, 2022-23 ikasturterako kanpaina jarri dugu abian, ongizate emozionala lantzeari lehentasuna emanez.
Eskolak garrantzi handia du adin goiztiarretatik ongizate emozionala zaintzeko, familiatik kanpo bizikidetza ikasteko lehen eremu publikoa baita. Han izandako harremanak gizarte-bizikidetzako eredu bihurtzen dira.
Ezagutu gure hezkuntza-eredua urtarrilaren 13tik 20ra bitartean egingo den ate irekietako astean. Bisita egiteko hitzordua har dezakezu gure idazkariaren bidez, 944 759 983 telefonora deituta edo email bat bidaliz zure datuekin secretaria@madredediosbilbao.es helbidera. Gustura hartuko zaitugu.
Ikastetxe emozionalki adimentsua
Madre de Dios Ikastetxea emozionalki adimentsua den ikastetxea da. Ongizate emozionalaren aldeko apustua, maila kognitiboan, sozialean eta pertsonalean onura ugari dakarrena haurren hezkuntza-prozesuan.
Izan ere, emozionalki adimentsuak diren pertsonek biderkatu egiten dituzte etorkizuneko arrakasta pertsonal eta laboralerako aukerak, ongizatea sentitzen dute eta beraien bizitzarekin gusturago daude. Gure hezkuntza-ereduaren aldaketa duela 10 urte baino gehiago hasi zen, eta gaur egun eredu finkatua, egiaztatua eta egungo gizartera egokitua da.
Begiak eta buruak irekitzen dizkiegu, beraien gaitasun eta trebetasun askotarikoak garatu eta bultzatzen dituen eta beraien ikaskuntza pertsonalizatzen duen hezkuntza berritzaile eta eleanitz batekin.
Gela Bikoitzak
Madre de Dios Ikastetxean gela bikoitzen alde egiten dugu, hau da, maila edo ikasturte berean bi irakasle edo gehiagorekin, hezkidetza-lana eginez. Funtzionamendu eredu horrek ikasle bakoitzaren arreta, jarraipena eta ebaluazioa errazten ditu, gelako irakasleen irakaskuntza-prozesua pertsonalizatzen lagunduz.
Ikasleak ezagutzen eta ulertzen laguntzen du, bi ikuspegi eskaintzen baititu, bi egiteko modu.
Irakaskuntza-eredu berritzaileak
Problemak konpontzeko eta erabakiak hartzeko pentsamendu-trebetasunak bereganatuko dituzten ikasle autonomoak lortzeko pentsatzen irakasten dugu. Diziplinarteko proiektuekin lan egiten dugu, hainbat gaitan eragina duten proiektuetatik gaitasunak ikasteko. Problemetan oinarritutako edo POI ikaskuntzaren alde egiten dugu; horretan, hezitzaile-taldeak problema ireki bat diseinatzen du, ikasleek ikertu behar dutena. Halaber, pentsamendu kritikoa sustatzen dugu eta pentsamenduaren trebetasunak lantzen ditugu.
Madre de Dios Ikastetxean, STEAM metodologia integratuta dugu gure hezkuntza-proiektuan. Bokazio zientifiko eta teknologikoak pizten ditugu, ikuspegi sortzailea, diziplinartekoa, ekintzailea eta pertsonen benetako beharrei zerbitzua ematen diena.
2022/23 ikasturterako onurak Madre de Dios Ikastetxean
Datorren ikasturtean, ez ordaindu jantokia 3 urte bete arte!
Aurten, berrikuntza gisa, 2022-23 ikasturteko matrikuletarako, jantokia geure kontura dago 3 urte bete arte. Jantokiko zerbitzu integrala, sukalde propioa duena, elikadura orekatua eskainiz, kalitate goreneko lehengaietan eta sukaldaritza tradizionaleko prestaketetan oinarritua, eta, ahal dela, aurrez prestatutako jakiak edo erdi-prestatuak saihestuz gauzatua.
Familia gehiago, abantaila gehiago
Matrikulatu zaitez 2022-23 ikasturterako Madre de Dios Ikastetxean, eta baliatu “Familia gehiago, abantaila gehiago” kanpainaz. Lortu itzazu baldintza esklusiboak, zure familia lagunei gure ikastetxea gomendatu eta familia horiek bertan matrikulatzen badira. Izan ere, zuretzat, zure lagunak familiakoak baldin badira, guretzat ere bai! Ezagutu itzazu gure familia gehiago, abantaila gehiago programaren abantailak.
Hartu hitzordua ate irekien astean
Urtarrilaren 13tik 20ra, gure zentroko ateak irekiko ditugu, barrutik ezagutu ditzazun. Zure bisitan, Madre de Dios Ikastetxearen hezkuntza-proiektua zertan oinarritzen den azalduko dizugu lehenik eta behin, eta, gero, zuen seme-alabek beren eskola-heziketa bizitzeko izango dituzten instalazioak bisitatuko ditugu.
Hartu hitzordua 94 475 99 83 telefonoan, secretaria@madredediosbilbao.es e-mailaren bidez edo gure web formularioaren bidez, hemen: www.madredediosikastetxea.com. Zuen zain gaude
Deskargatu hemen gure informazio-liburuxka