TEKNOLOGIAREKIN BAT EGITEN DUGU ARAZO ERREALEI IRTENBIDEAK SORTZEKO 

Open Schooling “ikastetxeak berrikuntzaren eta gizarteari irekitzearen adibideak gara. Horregatik bultzatu dugu “trastea sarean” proiektuan parte hartzea. Proiektu hau, pentsamendu konputazionala bultzatzeko eta proiektu teknologikoak sustatzen duten ingurunearen benetako arazoak konpontzeko abiarazi da.

Design Thinking metodologiaren bidez (sentitu, imajinatu, sortu eta partekatu), 3. mailako ikasleek konponbideak sortu dituzte gure Herrialdea proiektuaren erronkarako: nola murriztu plastikoen etorrera Bilboko itsasadarrera?

Landa-ikerketako lan batek agerian utzi zuen auzoan plastiko aztarna txiki ugari zeudela, eta batez ere, Charles Moore zientzilariaren lekukotasunaren laguntzaz, duela 20 urte ozeanoan plastikozko lehen uhartea aurkitu zen.

Une horretatik aurrera, konponbide sortzaileak teknologia berritzaileekin zerikusia duten ideien eskutik etorri ziren: arduinok, programazioak eta robotak, 3D inprimaketa…, funtsezko gako batekin, arazoak prebenitu eta etorkizunerako mundu politago eta dibertigarriagoa egin behar dugu.

Birziklatzeko erabiltzen diren makinak, kaleak garbitzeko erabili ditzakezun robotak, mikroplastikoak identifikatzen eta ezabatzen dituzten laser-betaurrekoak, plastikoa ubideetara iristea galarazten duten estolda adimendunak,… Deustuko Unibertsitatean OSOS (Open Schools for Open Societes) taldeko partaide bezala sormenezko proposamen bat aurkezteko aukera izan zuten. Bi taldek ordezkatu gintuzten CYCLEAN SISTEM ezagutaraztea eman zuten, proposamen honen helburua patinete elektrikoen etorrera aprobetxatzea, elektrizitate estatikoaren eraginez, frikzio-gailu akoplatu baten bidez mikroplastikoak jasotzeko. TUBORSCAP izango da gelditze-puntua, birziklatzeko objektuak uzteko gonbidatzen duen makina bat erabiltzaileak sarituz.

Gazteak zarete, baina etorkizuna zuen eskuetan dago. Ergelkeriaren aurkako borroka modu dibertigarrian eraiki dezakezue.