Joan den asteartean, azaroak 3, Jubileu urteari hasiera eman genion Bilboko etxea sortu zeneko 75. urtea dela eta.

Gaur egun eskatzen diren segurtasun neurriak jarraituz, Eukaristia bat ospatu gendun, Sor Irene Labraga, Kongregazioko Superiora Orokorra, ikasle ohiak, Nekane Pujana eta Paula Zorrilla eta ikastetxeko irakasleak eta langileak bertan zirela.

Eukaristia Santuaren eta Madre de Dios Kongregazioko esklabak duela 75 urte etorri ziren Bilbora.

Duela 75 urte, Ama Trinidad, gure fundatzailea, lehen erlijiosa-talde batekin, Bilbora etorri zen Komunitate bat irekitzera.

1945. urtean Deustuko Erribera 84an kokatu ziren, kanalaren ondoan.

Lehenago iritsi ziren arren, 1945eko abenduaren 8an kanonikoki Komunitatea eraiki zen garai hartan Bilbo menpeko zuen Gasteizko Gotzainaren baimenarekin.

Han, Haur Hezkuntzako ikastetxe txiki bat hasi zen, ondoren, Deustun jarraitu zuen Madre de Dios Ikastetxeko ernamuina izanik.

Horrexegaitik, bizi dugun osasun-egoeraren arabera eta jarduera ezberdinak antolatuz, ikasturte honetan “Jubileu-urtea” ospatzen dugu.

Denbora guzti honetan asko zarete gurekin harreman handia izan duzuenok; ikasle, irakasle edo familia gisa. Guztion artean lortu dugu orain garena izatea eta horregatik bihotzez eskertu nahi dizuegu, ESKERRIK ASKO!

Eta Ama Trinidadek esan zuen bezala: “Jainkoak nahi badu, Deustuko Fundazioa nahi dut eta Jainkoak nahi duen guztia nahi dut…”, eta guk, gaur, 75 urte geroago, oraindik ere nahi dugu.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!