Bi urtez pandemian sartuta eta honelako ekintzak egin gabe, ezinbestekoa zen irteera hauek berreskuratzea, irrikitan geundelako irakasle zein ikasle guztiok.

Lekeitio igurune natural zoragarria denez eta itsasoarekin lotura estua duenez,

gozatzeko leku polita da, aukera paregabea ikasleak gehiago ezagutzeko, momentu bereziak elkarrekin bizitzeko eta aisialdirako momentuak izateko itsasoan murgilduz.

Guk bisitatutako aterpetxea, Trinkete izeneko aterpetxea da, Lekeitio udalerriaren erdialdean kokatuta dagoena. Bertan, itsas eskolan egon ginen, arrantzaren mundua eta bere ingurua ezagutuz. Historia aldetik, Lekeitioren historia, kultura eta ohiturak ikertu genituen, arraun eginez, emakumeek arrantza munduan zeukaten rola ezagutuz eta Santa Catalina itsasargira bisita eginez.

Esperientzia osoan zehar, EUSKARA hizkuntza nagusia izan da, egunerokotasunean erabiliz eta naturaltasunez onartuz.

Neke-neke eginda bueltatu arren, hurrengoaren zain gaude jada.

HEZKUNTZA KLASEAN EGITEN DENA BAINO ASKOZ GEHIAGO DA. HORREGATIK, ANIMATU BEHAR GARA HORRELAKO EKINTZA GEHIAGO EGITEN, IKASLEEK MEREZI DUTELAKO !!!

4.mailako ikasleak eta irakasleak.