JANTOKI ZERBITZU INTEGRALA ETA PATIO ZAINKETA

Madre de Dios Ikastetxeak jantokirako eta patioak zein bazkalondoko loaldia zaintzeko zerbitzua eskaintzen du.

EUREST/SCOLAREST izango da da bazkariaren aurretik eta ondoren ardura hauek hartuko dituen enpresa.

Zerbitzu hau  lehenengo eskola- egunean hasi eta azken eskola- egunean amaituko da.

Ordutegia
12:00etatik 15:30era 30
bitartekoa izango da

TURNOAK KURTSO LEKUA
> 11:45 HH 1. zikloa HH eraikinean
> 12:00 HH 3 Urte HH eraikinean
> 12:25 HH 4 Urte HH eraikinean
> 13:20 HH 5 Urte HH eraikinean
> 12:20 LH 1. zikloa Eraikin nagusian
> 12:55 LH 2. zikloa Eraikin nagusian
> 13:40 LH 3. zikloa Eraikin nagusian
> 14:30 DBH 1. eta 2. mailak Eraikin nagusian
> 15:05 DBH 3. eta 4. mailak Eraikin nagusian
> 15:00 Batxilergoa Eraikin nagusian

Erabilera

Zerbitzu honen erabilera borondatezkoa da eta honela kontratatu daiteke:

  • Ohiko erabiltzailea: urte osorako apuntatzen da. Kudeaketa hau tutoreak kurtso amaieran hartzen duen zirkularraren bidez egin behar da. Kobratzea banku helbideratzearen bidez egiten da hilero.
  • Noizbehinkako erabiltzailea (I): Egun batzuetarako apuntatzen da. 10 bonuko taloitegi bat hartuta eta eskudiruz edo banku helbideratzearen bidez ordainduko da. Bonu hauek erabili ezean, hurrengo ikasturtean erabili daitezke diferentzia ordainduta.
  • Noizbehinkako erabiltzailea(II): egunean bertan apuntatuko da eta zerbitzua eskudiruz ordaindu beharko du 10:00ak baino lehen bietako idazkaritza batean.

.

Menua

EUREST/SCOLAREST Kalitate oneko lehengaietan eta prestakuntza tradizionalean oinarritutako elikadura orekatua eskaintzen ahalegintzen da, horrela, aurrez prestatutako edo erdi prestatutako elikagaiak saihesten ditu.

Gure dietetika zerbitzuak irizpide hauek jarraitzen ditu menuak egiterako orduan:

  • Prestakuntzaren aniztasuna
  • Koloreen konbinazioa
  • Gomendatutako elikagaien sarritasunen irizpideei jarraitzen diegu, fruta, barazki eta arrainari dagokienak batez ere.