1879ko urtarrilaren 28an jaio zen
Mercedes bere izaera bizi eta oldartsuagatik zen ezaguna; bere dinamismo eta sormena bizitzako hainbat momentutan islatu ziren, baina aldi berean bere zentzu eta seriotasunak arreta pizten zuen.
Oraindik neskatoa zela, 1887ko uztailean, izugarrizko galera izan zuen erditu eta gero ama hil baitzitzaion. Heriotzaren aurretik, Ama onak beraren umeak Ama Birjinaren babespean uzten zituen agur batean. «Ez zaituzten umezurtz utziko, esan zuen Mariaren koadro bat seinalatuz, hor duzue gaurtik aurrera zainduko zaituztena eta zuen ama izango dena». Bizipen hau betiko gogoan geratu zitzaion Mercedesi eta zortzi urte zituenetik ez du bertan behera utziko.
Norabide aldaketa
Amaren heriotzak bizitzaren norabidea guztiz aldatu zuen haren aita eta amamak Mercedes eta Pepita Santa Ines Eskolan sartzea erabaki baitzuten, lekaimeek haien heziketan arreta jar zezaten. Mercedes 14 urte bete arte egon zen bertan, desio bakar batekin Monachilera bueltatu zen arte,: «Bere aita eta anai-arreben zainketaz arduratzea».
Hala ere, urte haietan, Eukaristia bizitzeko giro egokian, bokazioa eraikitzen hasi zen: «Jainkoarena izatea oso-osorik». Monachilen, aitona-amonarekin bizi izan zen hilabete batzuetan, aitaren ezkontzaren ondorioz etxean beharrezkoa ez baitzen. Han, abade nagusiak aholkaturik, bokazioa geroz eta gehiago hazi zitzaion eta Kaputxina Lekaimea bihurtzea erabakitzen du Granadako San Anton komentuan.
San Antoneko Kaputxinak
Erabaki honen aurrean, nagusiagoa izan arte itxaroteko eskatu zion aitak Mercedesi, Ordenaren apaltasunagatik eta bere gaztetasunagatik, baina erabakia hartua zuen eta horrela erantzun zion aitari: «Erraz ahaztuko ez nauen batekin egon nahi dut, ez zuk amarekin egin zenuen bezala». 1893ko abuztuaren 28an sartu zen San Anton komentuan, kontenplaziozko eta penitentziazko bizinahiengatik. Hasieratik Erregelaren apaltasunera eta otoitzaldi luzeetara makurtzen da.
Mercedes hasiera hasieratik bere indar guztiak erabili zituen santua izatera: gogor egiten zuen lan eta araututako penitentziak errezatzen zituen; Hala ere, Komunitateak ez zuen begi onez ikusten postulantea, bere osasunagatik kezkatuta zeuden eta izaera serio eta lotsatia izatea eragozpena zela uste zuten.
Mercedesen amamak eta izekok, San Antoneko lekameak, beraien esku zegoen guztia egin zuten etxera itzul zedin, dotea kenduz. Mercedesek otoiz egiten zuen eta borondatea bilatzen zuen, bere bizitza osoan zehar egingo duen bezala.
Hiru urte geroago, Blanco Hermoso markesaren dotea heldu zen postulante batentzat, eta Komunitateak berari eman zion bere bokazioaz guztiz konbentzituta.
1896ko azaroaren 21ean, Mariaren aurkezpenaren jaialdian, abitu-hartzea egin zuen eta Mariaren Bihotz Garbiaren Trinitate Ama izendatu zuten.
Nobizio aldia lasaitasunez igaro zuen, Idatzi Sakratuetan eta San Juan Gurutzekoa bezalako autore mistikoetan sakonduz. Komunitatea jarraitzen zuen gauza guztietarako; lanean eta erruki eta penitentzia praktiketan, eta horrela 1897ko Azaroaren 26an boto-aitormena egin zuen. Behin fedea hartuta, Trinitate Amak bere borrokak jasan zituen, bere izaera oldarkorragatik eta bere burua menderatzen eta umila izaten saiatu zen.
Haren idatzietan adierazten duen bezala: «hainbeste andre zahar eta gaixoekin bizitzeak eta hura inoiz aldatuko ez zen pentsamendua izateak, askotan nahigabetu egiten ninduen».
Jesus errukiz eta maitasunez esan zidan: «Gaixoekin nire adibidea hartzea nahi dut, zorigaiztokoak eta desegokiak, denak dira nire anai-arrebak. Apala izan nire bihotzeko otzantasun…»