Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean Haur Hezkuntzako 2 eta 5 urte bitarteko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazio epea zabalik dago, 6 eta 16 urte bitartekoentzat. Hori dela eta, Madre de Dios Ikastetxetik, gure ilusioa zuekin partekatu nahi dugu, ikaskuntza ulertzeko gure moduan parte hartu eta zentzu guztietan berrituz.
Hezkuntza etapa guztietan, Hezkuntza Proiektu batekin lan egiten dugu, sistema berritzaile, eleanitz eta kalitatean oinarrituakoa, eta zuen seme-alabei beren ahalmen guztia aprobetxatzeko eta gaitasun eta abilidade anitzak garatzeko aukera ematen die, bere etorkizunaz pentsatzen duen ikaskuntza pertsonalizatuarekin.
Hezkuntza sistema berritzailea eta kalitatezkoa
Hezkuntza-eredu berritzailea eskaintzen dugu, neska-mutilen aukerak ahalik eta gehien aprobetxatuz. Gaitasunak garatzen eta sustatzen ditugu.
Gure hezkuntza-proposamena 4 hilabetetik 18 urtera artekoa da, laguntza eta hazkunde aldi bat da, eta, bertan, adimen anizkunak, diziplinarteko proiektuak, ikaskuntza kooperatiboa, estimulazio goiztiarra, egiten ikastea gure Hezkuntza Proiektuaren funtsezko zutabeak dira. Hori guztia, familiekin komunikazio zuzena eta gardena izanda.
Egiteaz ikasiz: irakaskuntza esanguratsua
Madre de Dios Ikastetxean ziur gaude ikasteko modurik onena egitean datzala. Ikaskuntza ikaslearen esperientzia propioa denean, hobeto barneratzen eta asimilatzen da. Abstrakzioaren eskolak azterketak gainditzen irakasten du bakarrik. Guk, haurrak diren modutik eta haien potentzialetik eta gaitasunetatik hasten gara. Horregatik, oso garrantzitsua da nork bere burua ezagutzea eta tratu pertsonalizatua jasotzea.
TIC eta Sare Sozialak
Teknologia berrietara bideratutako zentro bat gara eta munduari irekia. Gure ekosistema digitala osatzen duten baliabide teknologikoek eta tresna informatikoek ikuspegi inklusiboa, parte-hartzailea, autoeraikuntzakoa eta ikaskuntzan lankidetzakoa dute.
Gainera, DBHko 1. mailatik, ikasle bakoitzak bere ordenagailua dauka. Barneko gizarte-sare bat daukagu, Sphiral, komunikazioaren ardatz nagusi bezala, eta, Google Apps for Education bezalako hezkuntza-tresnekin lan egiten dugu besteak beste.
Hurbildu zaitez ate irekietako jardunaldietara
Urtarrilaren 19an goizeko 11: 00etan gure ikastetxean egingo dugun Ate Irekien Jardunaldira gonbidatzen zaituztegu, gurekin partekatu nahi duzuen edozein gai jorratzeko.
Jardunaldi hauetan, ingurune eleanitzean gure programa garrantzitsuenak erakutsiko dizkizuegu. Matematikak ikuspegi berritzaile batetik ikusi ahal izango dituzue, EMAT eta ONMATekin, Lebab proiektua, norberaren pertsonaren garapen harmonikoa lortzeko, edo xakea ikasgelan, pentsatzeko artea aurkitzeko joko gisa.
Txikienentzako programen barruan, lana estimulazio goiztiarrean, psikomotrizitatean dago oinrritua edo Txandaka programa ikusi ahal izango duzue, hizkuntzaren ahozko estimulazioaren bidez.
Matrikulazio kanpainari eta gure hezkuntza proiektuari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu hemen liburuxka informatibo eta zabaldua.