Euskararen erabilera sustatzeko aukera soziala da Euskaraldia. Hizkuntzak gure eguneroko ohituretan eragina izan dezan duela helburu. Egun, inoiz baino euskal hiztun gehiago ei gara. Bada ordua, beraz, erabileran ekiteko. Euskara dakitenek euskaraz egiten (ahobizi) eta euskara ulertzen dutenak euskara entzuten (belarriprest).

15 egun, urte oso bat

Hamabost eguneko ekimena da Euskaraldia, eta bertan ‘ahobizi’ edo ‘belarriprest’ izateko aukera zabaltzen du. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Madre de Dios Ikastetxea ‘ahobizi’ edo gutxienez ‘belarriprest’ izango gara.

Euskaraldiaren bitartez, euskararen erabilera etxean,kalean, lanean zein aisialdian, areagotu nahi da. Frogatu nahi da uste baino aukera gehiago ditugula euskaraz aritzeko, uste baino jende gehiagok dakiela edo ulertzen duela euskara eta erabilera areagotzea denon esku dagoela.

Animatu eta parte hartu martxan jarritako ekimen desberdinetan ahobizi edo belarriprest bezala

Informazio gehiago: Euskaraldia

#sartu