Madre de Dios Ikastetxean gure Batxilergoko etapan matrikulatzeko epea irekiko dugu, “Izan nahi duzuna izatera iritsiko zara!” lelopean. Edozein unibertsitate-gradu edo goi-mailako hezkuntza-ziklotarako aukera emango dizun Batxilergoa egitea eskaintzen dizugu.
Izan ere, 2018an Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko A jasota, Madre de Dios Ikastetxeak berrikuntzaren eta kalitateko irakaskuntzaren aldeko apustua egiten du hezkuntza-etapa guztietan.
PROIEKTU BERRITZAILEA
Teknologia berrietara bideratutako zentroa gara, mundura irekia. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako IKT Heldutasun Zentro Aurreratuaren akreditazioa dugu.
Gainera, metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu irakaskuntza-prozesuan, hala nola ikaskuntza kooperatiboa, proiektu bidezko ikaskuntza, problemetan oinarritutako ikaskuntza…
BEREN ETORKIZUNA ERABAKITZEKO BI IKASTURTE
Batxilergokoarekin, neska-mutilen prestakuntzan erabakigarriak diren bi ikasturte abiatzen dira. Ikasleei, bai unibertsitaterako eta bai goi-mailako zikloetarako ateak irekiko dizkieten bi ikasturte, eta horietan erabakiko dute beren etorkizun profesionala.
Etapa horretan, aholkularitza izango dute une oro. Tutoretzaren eta Orientazio Departamentuaren jarraipena eta orientazio pertsonala eta profesionala funtsezkoak dira aldi honetan, etorkizunari begira behar bezala aukeratzeko.
KALITATEKO HEZKUNTZA
Etapa honetan, Madre de Dios Ikastetxean, duela urte batzuk abiatu zen hezkuntza-berrikuntzaren ildo metodologikoari jarraitzen diogu. Etorkizunera bideratutako eredu pedagogikoa, malgua eta emaitza frogatuak dituena.
Urtez urte egiaztatzen dugu gure ikasleek gaitasun handia dutela edozein unibertsitate-gradutan edo goi-mailako heziketa-ziklotan sartzeko. Selektibitatea gainditutakoen % 100 mantentzen jarraitzen dugu, gure ikasleen etorkizun profesionalerako berme bat.
Teknologian bermatuta
Madre de Diosen, teknologiaren eta gailu digitalen aldeko apustu sendoa egiten dugu. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera ikasleek beren ordenagailu propioa dute. Gainera, barneko sare sozial bat dugu, Sphiral, komunikazioaren ardatz nagusi gisa. Tresna horrek, Google for Education-ekin batera, eduki guztia formatu digitalean izateko aukera ematen digu, eta, beraz, beti irisgarri eta eskuragarri.
Autonomia sustatzen dugu
Gure ustez, azken hezkuntza-etapa honetan, autonomia funtsezkoa da. Gure zentroan, ikasleak dira beren ikaskuntza propioaren erantzule. Hezitzaileak, berriz, pertsona bakoitzaren ikaskuntza iturriak berriro aurkitzeko lidergoa dauka.
BATXILERGOKO GURE MODALITATEAK
Madre de Dios Ikastetxean, ikasleen beharrei eta interesei erantzuten dien hezkuntza-eskaintza zabala dugu. Unibertsitateko edozein gradutarako eta goi-mailako edozein hezkuntza-ziklotarako aukera ematen duen Batxilergoa.
Batxilergoko bi modalitate ditugu: Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa eta Zientzietako modalitatea, biak A hizkuntza-ereduan. Hala, Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoak Giza Zientzien eta Gizarte eta Zuzenbide Zientzien ibilbideak ditu. Zientzietako modalitatean, Zientziak eta Osasun Zientziak eta Ingeniaritza eta Arkitektura ibilbideak ditu Batxilergoak.
Horrez gain, Nazioarteko Batxilergo Duala lortzeko aukera ematen dugu. Osagarri ezin hobea da, eta Espainiako eta Estatu Batuetako Batxilergoko Titulazio Bikoitza lortzeko aukera ematen du.
ERDI- ETA GOI-MAILAKO FUTBOLEKO KIROL TEKNIKARI GRADUA
Erdi- eta Goi-mailako Futboleko Kirol Teknikari Gradua ikasteko aukera ere eskaintzen du Madre de Dios Ikastetxeak. Ikastaroak Hezkuntza Sailak homologatuta daude, eta Futbol Entrenatzaile Nazionalen Prestakuntza Elkarteak ematen ditu gure ikasgeletan. Pasio bat, etorkizuna duen lanbide bihurtzeko modu bat.
INFORMAZIOA NAHI DUZU?
Informazio gehiago edo bisita pertsonalizatua nahi izanez gero edo edozein zalantza argitzeko, galdetu 94 475 99 83 telefonoan edo secretaria@madredediosbilbao.es helbidean. Gure ikasgelak Bilboko San Inazio auzoko Etxepare kalearen 20. zenbakian daude. Zuen zain gaituzu!