Hasiera guztiak dira zoragarriak. Izan ere, elkarrekin haztea zirraragarria da. Lelo horrekin abiatu dugu 2022-2023 ikasturterako haurtzaindegi-etaparako (0-3 urte) matrikulazio-kanpaina. Gure lehentasuna ongizate emozionala lantzea eta familiek behar duten denbora- eta zerbitzu-beharretara egokitzea da.
Gure konpromisoa 4 hilabetetik 18 urtera bitarteko haurrak heztea da, haien trebetasunak eta gaitasunak garatuz eta indartuz, etorkizuneko gizarteari begira prestatuak egon daitezen, eta giro aktibo eta afektibo atseginean egiten dugu guztia.
Aurten, azaroaren 24tik 30era bitarteko ate irekien astean bisitatu ahal izango duzu gure zentroa. Bilboko gure haur-eskolara edo haurtzaindegira bisita egiteko, deitu 944 745 410 telefonora, edo bidali mezu bat zure datuekin helbide honetara: secretariainfantil@madredediosbilbao.es
Haurtzaindegi asistentziala eta pedagogikoa
Ordutegi malgua, benetako kontziliaziorako.
Pandemia honetatik zerbait ikasi badugu, ordutegiak malgutzeko beharra da. Horregatik, % 100 malguak gara. Aukeratu haurtzaindegian behar duzun ordu-tartea, baita ordu solteak ere, lana eta familia-bizitza uztartu ahal izateko. Esan zer behar duzun, eta aukera onena aztertuko dugu. Gure ordutegi jarraitua 07:30etik 17:30era da, astelehenetik ostiralera, kontziliazioa errazteko.
Datorren ikasturtean, ez ordaindu jangela 3 urte izan arte!
Aurten, berrikuntza gisa, 2022-2023 ikasturteko matrikuletarako, jangela gure kontura izango da. Jantoki-zerbitzu integrala da, sukalde propioa duena, eta kalitate handieneko lehengaietan eta sukaldaritza tradizionalean oinarritutako elikadura orekatua eskaintzen du; ahal den neurrian, aurrez prestatutako edo erdi prestatutako elikagaiak saihesten ditugu.
Haur bakoitza, ikaskuntza-historia desberdina
Gure esperientzian oinarrituta, badakigu haur bakoitza bakarra dela eta haur bakoitzak bere potentzial osoa garatzen lagunduko dion berariazko arreta behar duela. 0 eta 5 urte bitarteko etapan hasten dira gaitasunak garatzen. Horregatik, gure hezkuntza-sistema berritzailea haurren aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzera bideratuta dago.
Haur-eskolaren zerbitzuak eta abantailak
- Jangela, sukalde propioarekin (gosariak eta askariak).
- Eskola-garraioa 2 urtetik aurrera.
- Erizaintza-zerbitzua.
- Proiektu eleaniztuna.
- Guraso Eskola.
- Gurasoen elkartea.
- Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako haurtzaindegia.
Proiektu berritzaile finkatua
Informazio-saioetan, Madre de Dios Ikastetxean lantzen ditugun proiektu berritzaileen berri emango dizuegu, ilusioa sortzen baitute.
Estimulazio goiztiarra
Estimulazio goiztiarrak garuna gehiago ikasteko eta etorkizuneko ikaskuntzetan zailtasunei aurrea hartzeko prestatzea errazten du. Estimuluen eraginpean egoteak neuronen arteko loturak areagotzea du helburu, ikasleen garapen kognitiboa, soziala eta emozionala bultzatzeko.
EMAT
EMAT programak ikasgelan estimulazio goiztiarra ezartzeko aukera ematen du. Haur guztiek beren adinera egokitutako kontzeptu matematikoak ikasten dituzte, betiere manipulaziotik, behaketatik eta esperimentaziotik abiatuta. Jolasaren bidez, pentsamendu konkretutik abstraktura igarotzea da helburua. Horrela, guztiek normaltasunez bizitzen dituzte matematika-esperientziak.
Hizkuntzen proiektuak
Lehenengo urteak funtsezkoak dira bigarren eta hirugarren hizkuntzekin hasteko. Ingurune eleaniztuna sustatzen dugu hezkuntzaren lehen etapa honetan, adin txikietan dugun garun-plastikotasun handia aprobetxatzeko. Gure helburua da ikasleek gaitasun anitzeko hizkuntza-profila lortzea, hiru lan-ildoren bidez: AMCO (ingelesa); BELTXIKI (euskara) eta TXANDAKA (ahozko estimulazioa).
Psikomotrizitatea
Madre de Dios Ikastetxean Aucouturier praktika psikomotorra erabiltzen dugu. Bat-bateko jolasaren eta adierazkortasunaren bidez, haurrak esaten digu nola dagoen eta nola ezartzen dituen espazioarekiko, denborarekiko, objektuekiko, pertsonekiko eta bere gorputzarekiko harremanak.
Mindfulness. Lebab proiektua
Barnetasuna landuz, haurrei barrura begiratzeko aukera ematen diegu, pertsona “izateko” eta pertsona gisa “hazteko”, norberaren sakontasunetik.
Barnetasunak aitorpen pertsonalarekin, gure alderdi intimoena aurkitzearekin eta ingurune osoarekiko harremana bizitzearekin du zerikusia. Lebab proiektuak haurren eskura jartzen ditu beren garapen harmonikoa lortzen laguntzen dieten tresnak eta teknikak.
Xakea
Xakeak bururako gimnasio baten moduan funtzionatzen du, eta haurrek hainbat trebetasun lantzen dituzte; horrez gain, kontzentrazioa, arreta, memoria eta analisia bultzatzen ditu.
Gainera, pentsatzeko artea du helburu. Balio pertsonalak ere lantzen ditu, hala nola gure burua gainditzeko gaitasunaren garapena, frustrazioarekiko tolerantzia eta berezko motibazioa.
Blue Bot
Pentsamendu konputazionalaren bidez, arrazoitzeko eta pentsamendu kritikorako gaitasuna garatzen dugu, problemak formulatu, irudikatu eta ebazteko, bai eta, robotika hezitzailearen bidez, programatzen ikasteko ere.
Hartu hitzordua eta ezagutu gure haurtzaindegia.
Bisitan zatozenean, Madre de Dios Ikastetxearen hezkuntza-proiektua zertan datzan azalduko dizugu aurrez aurre, eta zuen seme-alabek eskola-heziketa biziko duten instalazioak ere bisitatuko ditugu.
Hartu zure hitzordua 94 474 54 10 telefonoan; e-mailez, helbide honetan: secretariainfantil@madredediosbilbao.es; edo gure web-inprimakiaren bidez: www.madredediosikastetxea.com
Zuen zain gaude!