Datorren igandean hasiko da auto elektrikoen 24 Formularen denboraldia, eta Madi Factory ekintzaile-taldea irteera-lerroan egongo da.
Proba, BRIDGESTONE BILBAO URBAN RACE 2022, San Mamesko zelaigunean izango da, martxoaren 13an, igandea, 12:00etan.
Gure Madi Factory taldeak 9:00etatik aurrera hartuko du 6. boxa , antolakuntzak aurreikusitako proba teknikoak eta praktika-saioak egiteko, zirkuitua aztertzeko eta autoan egin beharreko doikuntzak egiteko.
Aurreko denboraldian, Madi Factoryk Bilboko eta Torrelavegako BRIDGESTONE URBAN RACE lehiatu zituen, eta arrakasta handia lortu zuen 2. eta 1. postuekin, hurrenez hurren.
Eskerrik asko laguntzaile guztiei!