Deustuko Unibertsitatea– Madre de Dios taldea, Euskal Liga 2ko txapeldun izan da. Denboraldi osoan zehar erregulartasunari eutsi dio, hiru porrotera baino ez baita iritsi, eta horrek lehen postuan egoteko eta lehen euskal mailara igotzeko balio izan dio.

Madre de Dios boleibol-klubetik zorionak eman nahi dizkiegu denboraldi bikain honengatik, eta zorte ona opa diegu hurrengorako.