Hasiera guztiak zoragarriak izaten dira. Izan ere, elkarrekin haztea zirraragarria da. Lelo horren pean abiatuko dugu 2023-2024 ikasturterako haurtzaindegiko etaparako (0-3 urte) matrikulazio-kanpaina. Gure lehentasuna da ongizate emozionala lantzea eta familiek behar dituzten denbora- eta zerbitzu-beharretara egokitzea.

Gure konpromisoa da haurrak 4 hilabetetik 18 urtera bitartean heztea, haien trebetasunak eta gaitasunak garatuz eta indartuz, giro aktibo eta afektibo batean eta ingurune natural batean, etorkizuneko gizarteari begira prestatuta egon daitezen.

Ate irekien jardunaldiak

Aurten, gure zentroa nahieran bisitatu ahal izango duzu, ondoen datorkizunean. Adostu zure hitzordua gure ohiko komunikazio-kanalen bidez. Gainera, azaroaren 23tik abenduaren 2ra ate irekien egunak izango ditugu.

Bisita hitzartzeko, deitu 944 745 410 telefonora edo bidali mezu elektroniko bat secretariainfantil@madredediosbilbao.es helbidera.

Haurtzaindegi asistentzial eta pedagogikoa

Ordutegi malgua benetako kontziliazioari begira.

Kontziliazioan laguntzeko lehenengo pausoa ordutegiak malgutzea da. Hori dela eta, guztiz malguak gara. Aukera ezazu lana eta familia uztartzeko behar duzun haurtzaindegiko ordu-tartea. Ordu solteak ere har ditzakezu. Esaguzu zer behar duzun eta aukerarik onena zein den aztertuko dugu. Gure ordutegi jarraitua hau da:

07:30etik 17:30era, astelehenetik ostiralera. Horrek kontziliazioa errazago egitea ahalbidetzen digu.

Haur bakoitzak ikaskuntza-historia bat dakar

Gure esperientziatik badakigu haur bakoitza bakarra dela eta haur bakoitzak arreta berezia behar duela, bere potentzial guztia garatzen lagunduko diona. 0-5 urte bitarteko etapan hasten dira haurrak gaitasunak garatzen. Horregatik, gure hezkuntza-sistema berritzailea haurren gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzera bideratua dago.

Haurrekin alderdi emozionala ere lantzen dugu, eta ez ideia lausoekin edo intuizioetan oinarritutakoekin. Madre de Dios Ikastetxean, oinarri neurozientifikoa duten programa ongi finkatu eta aitortuekin egiten dugu lan, eta horien bidez bizikidetza lantzen dugu arazoak konpontzeko.

Familiak ikastetxean

Familiak funtsezko alderdia dira hezkuntzan. Haien guztien babesa behar dugu, oreka emozionaletik abiatuta. Familiak funtsezko eragileak dira ikastetxean. Madre de Dios Ikastetxearentzat, eskolaren elementu bat gehiago dira, haren osagai bat, irakasleak eta ikastetxeko langileak diren bezalaxe. Ikastetxearen jarduera garatzeko haien guztien beharra dugu.

Madre de Dios Ikastetxea familiei zabalik dago. Behar duten guztietan eta gardentasun osoz etor daitezke. Gure ateak beti zabalik daude haientzat.

Ingurune naturala

Gure ikastetxea kokatuta dagoen tokiak, hiriaren abantailak ez ezik, ingurune natural paregabe batenak ere baditu. Bilboko San Ignazio auzoaren goialdean kokatuta dago. Berdegune zabalak ditugu, baratzea eta ingurune natural oso bat, Bilbotik irten gabe. Ingurune naturalarekiko eguneroko harremanak haurren garapen fisikoa, intelektuala eta emozionala sustatzen ditu.

Haur Eskolaren zerbitzuak eta abantailak:

  • Jantokia, sukalde propioarekin (gosariak eta askariak). Edoskitze Gelan zure haurraren elikatze-erritmora egokitzen gara. Pauta zuk adierazten diguzu.
  • Eskola-garraioa 2 urtetik aurrera.
  • Eskolaz kanpoko kirol-jarduerak eta jarduera akademikoak, 3 urtetik gora.
  • Erizaintza-zerbitzua.
  • Proiektu eleanitza
  • Guraso Eskola
  • Gurasoen elkartea
  • Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako haurtzaindegia.

Finkatutako proiektu berritzailea

Saio informatiboetan, Madre de Dios Ikastetxean lantzen dugun proiektu berritzaile eta ilusionagarrienetakoren baten berri emango dizuegu.

Estimulazio goiztiarra

Estimulazio goiztiarrak garuna prestatzea ahalbidetzen du, gehiago ikasi ahal izateko eta etorkizunean ikasi beharrekoan zailtasunak prebenitzeko. Estimuluen eraginpean jartzearen helburua da neuronen arteko loturak areagotzea, ikasleen garapen kognitiboa, soziala eta emozionala bultzatzeko.

EMAT

EMATen moduko programei esker, estimulazio goiztiarra ezartzen da ikasgelan. Haur guztiek beren adinera egokitutako kontzeptu matematikoak ikasten dituzte, betiere manipulaziotik, behaketatik eta esperimentaziotik abiatuta. Helburua pentsamendu konkretutik abstraktura pasatzea da, jolasaren bidez. Horrela, haur guztiek esperientzia matematikoak normaltasunez bizi ditzaten laguntzen da.

Hizkuntzen proiektua

Lehenengo urteak funtsezkoak dira bigarren eta hirugarren hizkuntzekin hasteko. Haurtzaroan garunak duen plastikotasun ikaragarria aprobetxatzeko, lehen hezkuntzako etapa honetan ingurune eleaniztuna sustatzen dugu. Gure helburua da ikasleek gaitasun anitzeko profil eleaniztuna lortzea, hiru proiektu handiren bidez: AMCO (ingelesa), BELTXIKI (euskara) eta TXANDAKA (Ahozko Estimulazioa)

Psikomotrizitatea

Madre de Dios Ikastetxean Aucouturier psikomotrizitate-praktika erabiltzen dugu. Jolas espontaneoaren eta adierazkortasunaren bidez, nola dagoen esaten digu haurrak, bai eta nola ezartzen dituen ere espazioarekiko, denborarekiko, objektuekiko, pertsonekiko eta bere gorputzarekiko harremanak.

Mindfullness. Lebab proiektua

Barnekotasuna landuz, barrurantz begiratzeko aukera ematen diegu haurrei, hau da, norberaren barruari jarraituz pertsona “izateko” eta horren arabera “hazteko” gaitasuna.

Barnekotasunak zerikusia du norberaren onarpenarekin, izaterik intimoena aurkitzearekin eta ingurune osoarekiko harremana bizitzearekin. Lebab proiektuak gure haurren eskura jartzen ditu beren garapen harmonikoa lortzen lagunduko dieten tresnak eta teknikak.

Xakea

Xakeak buruaren gimnasio gisa funtzionatzen du: horren bidez, haurrek hainbat trebetasun lantzen dituzte, eta kontzentrazioa, arreta, memoria eta analisia estimulatzen zaie.

Gainera, pentsatzearen artea du helburu. Balio pertsonalak ere lantzen ditu, hala nola nork bere burua hobetzeko gaitasuna, frustrazioarekiko tolerantzia eta barne-motibazioa garatzea.

Blue Bot

Konputazio-pentsaeraren bidez, arrazoitzeko eta pentsaera kritikoa izateko gaitasuna garatzen ditugu, horien bidez problemak formulatzeko, adierazteko eta ebazteko. Horretarako, robotika hezitzailearen bidez programatzen ikasten dute haurrek.

Eskolaz kanpoko jarduerak

Madre de Dios Ikastetxean, eskolaz kanpoko kirol- eta hizkuntza-jardueren eskaintza zabala dugu, gure ikasleei pertsona gisa hazten laguntzeko. 3 urtetik aurrera, gure eskaintza zabalak honako jarduera hauek biltzen ditu: musika-tailerra, txikierritmoa, psikomotrizitatea, robotika, gimnasia erritmikoa, eskulanak, saskibaloia, judoa, boleibola eta atletismoa.

Gainera, ingelesa eta euskara eskaintzen ditugu, Language School akademiaren eta Ulibarri euskaltegiaren laguntzarekin, hurrenez hurren, prestakuntza egokia eta ziurtagiriak lortzeko helburuekin.

Adostu zure hitzordua eta ezagutu gure haurtzaindegia.

Bisitan, Madre de Dios Ikastetxearen hezkuntza-proiektua zertan datzan azalduko dizugu, aurrez aurre, eta zuen seme-alabek zein instalaziotan biziko duten eskola-prestakuntza ere ikusiko dugu. Gainera, pozik erantzungo diegu zure galdera guztiei.

Adostu zure hitzordua 944 745 410 telefono-zenbakian, e-postaz secretariainfantil@madredediosbilbao.es helbidean edo gure web-formularioaren bidez, hemen sartuta: www.madredediosikastetxea.com

Zain gaituzue!