Erasmus+ Europar Batasunak garatutako hezkuntza programa da eta antolakuntzen hazkuntza jasangarrian laguntzen du. Madre de Dios Ikastetxearentzat kooperazioa eta mugikortasuna sustatzeko aukera paregabea da, proiektuak finantziazioa jaso izanak aukera asko eskaintzen baitizkigu.

 

WE SAVE EVERYBODY OR NO ONE.

Nahikoa guztiontzat eta betirako, horrela ulertzen dugu jasangarritasuna gure ikastetxean. Aurreko ikasturtetik aldaketa kultural bat bizitzen ari da gure hezkuntza komunitatea, Garapen Jasangarrirako Helburuak lehentasunezkoak bihurtu baitira irakaskuntza prozesuaren barnean.

Proiektu honek gure ikasleek planetarekiko duten konpromesua areagotzea eta ikastetxearen ardatz estrategikoa den jasangarritasun planean partaide aktibo izatea ditu helburu. Asko izan dira ekimen honetan parte hartzera animatu diren ikasleak eta hori, dudarik gabe, gure lehen aurrerapausua izan da.

Proiektu honen beste helburuetako bat gure ikasleen komunikazio konpetentzia indartzea da, horretarako Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera indartuz eta ingelesa transmisio hizkuntza bilakatuz.

EKINTZAK.

Aditu gonbidatuak: Eraldaketa prozesu honetan ez gara bakarrik egongo. Jasangarritasunean aditu diren bi pertsonen bisita jasoko dugu gure proiektuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Javier Bahón (TÚ INNOVAS) eta María José Gil-Delgado (ODS CERTIFICADO) jakitunen eskutik proiektuaren inplementazioan aholkularitza izango dugu, zentroko ikasle eta langileen parte hartze nabarmena izango duen jardunaldi batean.

Mugikortasuna – Copenhague: 15 ikasle eta 2 irakaslek martxoan aukera izango dute Copenhage ingurua bisitatzeko. Danimarkako hiriburua jasangarritasun eredu bilakatu zen karbono emisioak jaisteko gaitasuna eta bizi kalitate egokiak eraginda. Hellerup ikastetxea izango da gure enbaxadorea hirian.

 

GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK.

2015eko irailaren 25ean mundu mailako liderrek pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta oparotasuna bermatzeko helburuak zehaztu zituzten, Garapen Jasangarrirako Agenda berri bat zehaztuz. Helburu bakoitzak hurrengo 15 urteetan lortu beharreko jomuga espezifiko batzuk dauzka eta horiek lortzeko mundu guztiaren parte hartzea beharrezkoa da: gobernua, sektore pribatua, gizarte zibila eta gu bezalako pertsonak. Madre de Dios Ikastetxean mundu hobe baten alde egingo duten pertsonak hezi nahi ditugu.