Gaurko egun honetan protegonismo osoa abentura honen kide garrantzitsuenei utziko diegu, gure ikasleei. Ondorengo hitzak beraienak dira:
Bigarren eguna Kopenhagen. Gaur tenperaturak jaitsi dira eta hotz egin du, baina aldi berean elurraz gozatu ahal izan dugu.
Goizean zehar turismoa egiteko aprobetxatu dugu, Rundetarn dorrea, udaletxea, Christiansborg jauregia, Rosenborg jauregia eta King ‘s New Square bisitatu ditugu, besteak beste.
Ibilaldi on baten ondoren, International School of Hellerupera joan gara, eta bertan berriro elkartu gara ikasleekin. Ikastetxean, jarduera kooperatibo batzuk egin ditugu indarguneak eta ahulguneak aztertzeko, ikastetxe iraunkorragoa izan dadin.
Eguna ez da horrela amaitu! Geroago, buffet on bat eta portutik ibilaldi atsegin bat disfrutatu ditugu.
Hurrengo egunen eta esperientzia berrien zain!