Prest ditugu 2023/2024 ikasturteko Batxilergoko matrikulazio-kanpainarako datak: martxoaren 27tik apirilaren 21era arte. “Zure etorkizuna aukeratzeko zirrara!” lelopean eskaintzen dizugun Batxilergoak aukera emango dizu edozein unibertsitate-gradu edo goi-mailako heziketa-ziklo hautatzeko. Ziklo horrek osatuko du Madre de Dios Ikastetxearen proiektu berritzailea, zure etorkizuna hautatzeko aukera emango dizuna.
PROIEKTU BERRITZAILEA
Metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu: ikaskuntza kooperatiboa, proiektuen araberako ikaskuntza, arazoetan oinarritutako ikaskuntza. Horiei esker, Kudeaketa Aurreratuko Zilarrezko A mailarekin aintzatetsi gaituzte, berrikuntza eta kalitatezko irakaskuntza eskaintzeagatik.
Teknologia berrietara bideratuta eta mundura irekita dagoen zentroa gara. IKT Heldutasun Zentro Aurreratuaren ziurtagiria dugu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandakoa. Apustu irmoa egiten dugu teknologiaren eta gailu digitalen alde.
Hurbilekoa eta pertsonalizatua
Madre de Dios Ikastetxean, hezkuntza-eskaintza pertsonalizatua eskaintzen dugu, ikasleen interesei erantzuten diena.
Bi ikasturtek ateak irekiko dizkiete ikasleei, dela unibertsitatera joateko, dela goi-mailako zikloak ikasteko, eta, bertan, beren etorkizun profesionala erabakiko dute. Tutoretzako ekintzaren eta Orientazio Sailaren bidez egiten dugun jarraipena eta orientazio pertsonal eta profesionala funtsezkoak dira aldi honetan, etorkizunari begira hautu egokia egiteko.
STEAM gaitasunak
STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) gaitasunen garapenak eredu didaktiko bat bermatzen dio Madre de Dios Ikastetxeari, eta horren helburua da etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai izango diren ikasleak trebatzea. Batxilergoan, Industria Teknologia eta antzeko irakasgaiek aukera ematen digute bokazio zientifikoak eta teknologikoak pizteko, ikuspegi sortzaile, diziplinarteko eta ekintzailearekin eta pertsonen benetako beharren zerbitzura egonik.
Autonomia sustatzen
Autonomia hezkuntza-etapa guztietan da garrantzitsua, baina Batxilergoan hartzen du adierazpen gorena. Madre de Dios Ikastetxean apustua egiten dugu ikasleen autonomiaren alde, hurrengo hezkuntza-etapara erraz igarotzeko.
Azken ziklo honetan, ikasleak beren ikaskuntzaren erantzule dira, eta hezitzaileak lidergo-lana egiten du, pertsona bakoitzak ikasteko dituen iturriak berriz aurkitzeko.
Frogatutako emaitzekin
Urtez urte egiaztatzen dugu gure ikasleek gaitasun handia dutela edozein unibertsitate-gradutan edo goi-mailako heziketa-ziklotan sartzeko. Selektibitatean, gaindituen kopuruari eutsi diogu, eta % 100 da: gure ikasleen etorkizun profesionalerako bermea.
BATXILERGOAN DITUGUN MODALITATEAK
Madre de Dios Ikastetxean batxilergoko eskaintza zabala dugu, eta horrek aukera ematen du edozein unibertsitate-gradu eta goi-mailako edozein heziketa-ziklo hautatzeko.
Batxilergoan bi modalitate ditugu: Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoa eta Zientzien modalitatea, A hizkuntza-ereduan. Era berean, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoak Humanitateen eta Gizarte eta Lege Zientzien ibilbideak ditu. Batxilergoko Zientzien modalitatean, berriz, Osasun Zientzien eta Zientzien arlorako prestatzeko ibilbidea eta Ingeniaritza eta Arkitekturaren arlorako trebatzeko ibilbidea ditugu.
Nazioarteko Batxilergo Duala
Gero eta globalizatuago dagoen mundu honetan, Madre de Dios Ikastetxean aukera ematen dugu Nazioarteko Batxilergo Duala lortzeko. Osagarri ezin hobea, Espainiako eta Estatu Batuetako Batxilergoko Titulazio Bikoitza lortzeko aukera ematen baitu.
Programa honi esker, parte hartzen duten ikasleak aldi berean egongo dira matrikulatuta gure ikastetxean eta AEBetako High School batean, eta bi ikasketak egingo dituzte aldi berean.
Programa online egingo da, eta AEBetako High Schooleko titulazioa lortuko dute.
INFORMAZIOA NAHI DUZU?
Informazio gehiago edo bisita pertsonalizatua egin nahi izanez gero, edota zalantzarik izanez gero, deitu 94 475 99 83 telefonora edo idatzi secretaria@madredediosbilbao.es helbidera. Gure gelak Etxepare kaleko 20. zenbakian daude, Bilboko San Inazio auzoan. Zain gaituzue!