Pista boleiboleko denboraldia joan den asteburuan amaitu da. Arrakastaz betetako urtea izan da, bai parte-hartzaileen mailan, bai kirol-arrakastaz.
Kirolariek intentsitate handiz bizi izan dituzte azken partidak Euskadiko Txapelketetan.
Zalantzarik gabe, honaino iristea harrotasuna da guretzat. Badakigu askotan ahalegin handia eskatzen dela denontzat: kirolarientzat, entrenatzaileentzat eta familintzat.
Horregatik, Madre de Dios Boleibol Klubean taldekide guztiak zoriondu nahi ditugu, entrenatzaileak eta familiak ahaztu gabe.
Bereziki aipatuko ditugu eskola-ligetako txapeldun eta txapeldunorde diren taldeak:
Kimu boleibola: Ligako txapelduna
Emakumezkoen kadeteen boleibola: Ligako txapelduna
Emakumezkoen Gazteen boleibola: Ligako txapelduna
Haurren boleibol mistoa: Ligako txapeldunordea
Gizonezkoen gazteen boleibola: Ligako txapeldunordea
Euskadiko Txapelketetan parte hartzeari dagokionez, bereziki aipatu behar da gizonezkoen harren taldea, Hernaniko C.V.-aren aurkako finala, igandean, apirilaren 23an, galdu zuena.
Gogo biziz hasi ditugu hondartzako boleiboleko lehiaketak. Zorte on guztioi.