Gaur hasi gara gure esperientzia Externato Paulo VI Ikastetxean. Goizeko lehen orduan gure ikastetxeak dituen eskola garapen iraunkorrerako proiektuak aurkeztu ditugu, eta, ondoren, Bragako lankideen azalpenez gozatu dugu.
Goizean aurrera egiteko, eskola eta abian jarritako proiektuak ikusteko aprobetxatu dugu, kriston gozamena izan da!!!
Merezitako atsedena hartu eta urre-koloreko patata goxoak dastatu ondoren, “Return box” proiektuko kartelak egin ditugu, Bragako eskolarekin batera parte hartuko dugun proiektuan.
Azkenik, laneguna ixteko, Bragako hiribide nagusira joan gara. Parke ikusgarria du, eta bertan animaliak eta landareak ikusi eta katalogatu dugu ObsIdentify aplikazioaren bidez.
Orain, bihar arte agurtzen gara, gure harrera-familiek hiria ondo erakutsiko digutu eta.