Bigarren laneguna Exterato Paulo VI Ikastetxeko lankideekin.
Eskolan ur eta argi kontsumoa murrizteko seinaleak sortzen hasi gara. Gainera, atzo egin genituen kartelak bukatzeko astia izan dugu.
Hamaiketako indartsua eman digute indarrak hartzeko, eta energia horrekin herri-jolasak sortu eta partekatu ditugu, gure patioak modu aktibo, osasungarri eta baliabide gutxirekin dinamizatzeko.