Madre de Dios Ikastetxeko DBHko 4. mailako proiektua Egin eta Ekin saria irabazi du. Scape Ikoba deiturikoa, plastikoaren erabileraz gizartea kontzientziatzeko scape room bat da.  Egin eta Ekin lehiaketaren negozio planen kategoriako lehen saritua izan da, Ekonomia eta Ekintzailetza ikasgaian ikasi duten ekintzailetza-programan. Bizkaiko 39 ikastetxetako 1400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute honetan.
Programa honen helburua egiten eta ekiten ikastea da, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak hartzeko ekimena izanez, esfortzua eta zailtasunak gainditzea baloratuz eta bizitzako hainbat esparrutan ekimen ekintzaileak praktikatuz. Egin eta Ekin programak ekintzailetzari buruzko prestakuntza, Euskadiko enpresetara bisitak, enpresa-munduko pertsonekin hitzaldiak edo ezaugarri pertsonalak garatzeko tailerrak biltzen ditu.

Maiatzaren 24an, ostirala, lehiaketan parte hartu duten Madre De Dios ikastetxeko ikasleak BEC! erakustazokara joan ziren sariak banatzeko ekitaldia ikustera. Bertan, Irati Guerrak, Egoitz Ruizek, Markel Garatek, Emma Juarezek eta Unai Borbujok osatzen duten taldeak lehenengo saria lortu zuten.

Zorionak talde osoari, lan bikaina!