Ikastetxe emozionalki adimentsua

Ongizate emozionala ardatz estrategiko gisa

Gaur egun, bizi-erritmo zorabiagarrian murgilduta, premiazkoa da gelditzea, zalantzan jartzea, eta geure buruari eta besteei entzutea.

Hori egiten ez badugu, hutsuneak sortzen dira, disonantziak. Barrura begiratzeak esfortzu handia eskatzen du; berebiziko lana da, eta, horretarako, ez dugu behar adina trebetasun izaten.

Hala ere, beharrezkoa ikusten dugu gure “pertsona izatea” elikatzea, barrutik edo, topaketaren bidez, heldutasuna eta oreka emango diguten harremanak zainduz.

Pertsonak eta haien barne-mundua

En el contexto escolar, la preocupación por el bienestar ​emocional se manifiesta de muchas maneras. El acoso ​escolar ha sido, y sigue siendo uno de los principales retos a ​abordar.

Pero, hoy en día hay muchos otros; conductas explosivas, ​autolesiones, dependencia de las apuestas, problemas ​relacionados con el juego y la pantalla, falta de interés en los ​estudios, falta de habilidades socioemocionales, etc.

Eskola-testuinguruan, modu askotan agertzen da ongizate emozionalarekiko kezka. Eskola-jazarpena izan da, eta oraindik ere izaten jarraitzen du, aurre egin beharreko erronka nagusietako bat.

Baina, gaur egun, beste asko daude: jokabide lehergarriak, nork bere burua zauritzea, apustuekiko mendekotasuna, jokoarekin eta pantailarekin lotutako arazoak, ikasketekiko interesik eza, gaitasun sozioemozionalik eza, etab.

Zaindu eta lagundu

Gure Hezkuntza Proiektu Instituzionala (HPI) funtsezko premisa batetik abiatzen da: pertsona bakoitza bakarra, errepikaezina, duintasunaren eta gizatasunaren eramailea da per se; besteek maite gaituztela, laguntzen digutela eta zaintzen gaituztela jakiteko eta sentitzeko ezinbesteko urgentziarekin.

Hori dela eta, “pertsona izatearen” esperientzia jartzen da erdigunean, eta horrek berekin dakar “bizitzen eta elkarrekin bizitzen ikastea”.

Horregatik, Madre de Dios Ikastetxeak, bere Hezkuntza Proiektutik, ongizaterako gunea izatea proposatzen du.
Pertsona bakoitza ongi hartua sentituko da, modu integral eta osoan baloratua; bere erritmoa errespetatuko da eta bere gaitasunetan konfiantza izango du; ez da epaituko, baizik eta entzun eta ulertuko da; halako moldez non huts egitea eta akatsa ikasteko aukera berri bat izango diren.

Elkarbizitzarako eta ongizate emozionalerako taldea

Bizikidetza positiboaren “20 esentziei” buruz ikertuz.

Taupada Gela

Datorren 24-25 ikasturtean,
ongizate emozionalerako espazio berri bat
inauguratuko dugu, gure hezkuntza-komunitateak
erabiltzeko eta gozatzeko.

ONGIZATE EMOZIONALEKO GURE PROGRAMAK

Sakatu ikonoak

ONGIZATE EMOZIONALEKO GURE PROGRAMAK

Sakatu iconoak

ONGIZATE EMOZIONALEKO GURE PROGRAMAK

Sakatu ikonoak

ONGIZATE EMOZIONALEKO GURE PROGRAMAK

Sakatu ikonoak

ONGIZATE EMOZIONALEKO GURE PROGRAMAK

Sakatu ikonoak

ONGIZATE EMOZIONALEKO GURE PROGRAMAK

Sakatu ikonoak


Gugan hezkuntza emozionalaren paradigma berriarekin bat (Kristau Eskola)

Berdinen arteko bitartekotza-prozesua, protagonistek azaldua.
Ongizate emozionala gure kanpainetan
ESTEKA INTERESGARRIAK
Eskola Bakegune
Emozioa eta neurozientzia
Hezkuntza emozionaleko gidak
Hezkuntza emozionaleko dokumentalak

MADRE DE DIOS IKASTETXEA

GURE SARE SOZIALAK