Eta azkenik argia ikusten dugu eta bizitzara bueltatzen gara. Konfinamendu eta hainbat debekuak eta gero animatu gara berriro gure gustokoen diren jarduerak egitera. Irrikitan geunden urte hauetan albo batera utzi behar izan genituen irteerak berriro egiteko..
Martxoaren 14tik 17ra EKIN ikusentzunezko proiektua aurrera eraman dugu. DBH 2. mailako ikasleek gogor ekin dute beldurrezko filma bat egiten eta tartean barreak eta momentu onak disfrutatzen.
Lau superegunak izan dira Morgako aterpetxean, han energia positiboz kargatu gara.
Elkarbizitza guztiz alaitsua izan da, baina ez zaituztegu engainatuko, ondo dakizuenez egunerokoan hainbat arazotxoak sortu ahal dira eta bideratu behar dira. Gure ikasleak hazten ari dira eta hori demostratzen dute bere jarrerarekin eta kriterio onarekin.
Haien atzean beti daude haien familiak, bere bizimoduaren adibideak direnak. Bere laguntza eta eskerrak izan ditugu hain espero genuen esperientzia honetan.
Bueltatzeko 😉