Baditugu 2025-2026 ikasturteko Batxilergoko aurrematrikulazio-kanpainarako datak: eskaerak eta dokumentazioa martxoaren 31tik apirilaren 11ra (biak barne) aurkeztuko dira. “Diseinatu zure bidea, sortu zure etorkizuna” lelopean eskaintzen dizugun Batxilergoak unibertsitateko edozein gradutan edo goi-mailako edozein prestakuntza-ziklotan parte hartzeko aukera emango dizu. Ziklo honek amaitzen du zure etorkizuna hautatzeko Madre de Dios Ikastetxeak garatzen duen proiektu berritzailea.

PROIEKTU BERRITZAILEA

Metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu: ikaskuntza kooperatiboa, proiektukako ikaskuntza eta problemetan oinarritutako ikaskuntza. Horri esker, Kudeaketa Aurreratuko Zilarrezko Arekin aitortu dituzte gure berrikuntza eta kalitatezko irakaskuntza.

Teknologia berrietara bideratutako eta mundura irekitako zentroa gara. IKTetan Heldutasun-maila Aurreratuko egiaztagiria dugu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emana. Teknologiaren eta gailu digitalen aldeko apustu irmoa egiten dugu.

Gainera, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) duen konpromiso beteagatik nabarmentzen da Madre de Dios Ikastetxea. Ez du soilik ingurumenaren babesa lantzen, baizik eta, gizarte-arloan, berdintasuna, kalitatezko hezkuntza eta pobreziaren aurkako borroka ere lantzen ditu. Ikuspegi horri esker «Eskola Jasangarria» ziurtagiria lortu du. Eusko Jaurlaritzak ematen duen titulu horrek eskola jasangarriak aitortzen ditu, bai eta berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko eta gizartearekiko konpromisoaren aldeko apustua ere.

Gertukoa eta pertsonalizatua

Madre de Dios Ikastetxean ikasleen interesei erantzuten dien hezkuntza-eskaintza pertsonalizatua dugu.

Bi ikasturte horiek ateak irekiko dizkiete ikasleei, bai Unibertsitaterako, bai Goi Mailako Zikloetarako, non beren etorkizun profesionala erabakiko baitute. Bizitzaren garai horretan, etorkizuna behar bezala erabakitzeko, funtsezkoak dira tutoretza-ekintzaren eta Orientazio Departamentuaren bidezko jarraipena eta orientazio pertsonala eta profesionala.

STEAM gaitasunak

STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) gaitasunen garapenak eredu didaktiko bat bermatzen dio Madre de Dios Ikastetxeari, etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai diren ikasleak prestatzea helburu duena. Batxilergoan, Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaiek bokazio zientifikoak eta teknologikoak pizteko aukera ematen digute, betiere pertsonen benetako beharren zerbitzurako ikuspegi sortzaile, diziplinarteko eta ekintzaile batean oinarrituta.

Autonomia sustatuz

Hezkuntza-etapa guztietan autonomia garrantzitsua bada ere, Batxilergoan hartzen du adierazpen gorena. Madre de Dios Ikastetxean ikasleen autonomiaren aldeko apustua egiten dugu, hurrengo hezkuntza-etapara erraz igarotzeko.

Azken ziklo honetan, ikasleak eurak arduratzen dira beren ikaskuntzaz, eta hezitzaileak pertsona bakoitzaren ikasteko iturriak berraurkitzen dituen lidergoa betetzen du.

Emaitza egiaztatuak

Urtez urte egiaztatzen dugu gure ikasleek gaitasun handia dutela unibertsitateko edozein gradutan edo goi-mailako prestakuntza-ziklotan sartzeko. Selektibitatea % 100ek jarraitzen du gainditzen, eta hori berme bat da gure ikasleen etorkizun profesionalerako.

GURE BATXILERGOKO MODALITATEAK

Madre de Dios Ikastetxean batxilergoko eskaintza zabala dugu, unibertsitateko edozein gradutarako eta goi mailako edozein heziketa-ziklotarako aukera ematen duena.

Batxilergoko bi modalitate ditugu: Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa eta Zientzien modalitatea A hizkuntza-ereduan. Hala, Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoak Giza Zientzien eta Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen ibilbideak ditu. Zientzien modalitateko Batxilergoan, ibilbide batek Zientzien eta Osasun Zientzien arlorako prestatzen du ikaslea, eta beste batek Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arlora hurbiltzen du.

Nazioarteko Batxilergo Duala

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, Madre de Dios Ikastetxean Nazioarteko Batxilergo Duala lortzeko aukera ematen dugu. Osagarri ezin hobea da, Espainiako eta Estatu Batuetako Batxilergoko Titulazio Bikoitza lortzeko aukera ematen duena.

Programa horri esker, parte hartzen duten ikasleak gure ikastetxean eta AEBko High School batean matrikulatuta egongo dira aldi berean, eta bi ikasketak egingo dituzte batera.

Programa on-line egiten da, eta Estatu Batuetako «High School» titulazioa lortuko dute.

Sormena eta Diseinua

Guk geuk sortutako irakasgaia da, Madre de Dios Ikastetxeko irakasleek diseinatua, esperimentazioan eta abangoardian liderra den IED Kunsthalekin lankidetzan. STEAM gaitasunen aldeko apustua egiten dugu. Ikasteko modu hori arazoak konpontzean, galderak egitean eta erantzun berriak bilatzean oinarritzen da.

Irakasgai horrek espiritu ekintzailea sendotzen laguntzen du, balio hauen bidez: jarrera sortzailea eta malgua, ekimena, talde-lana, norberarenganako konfiantza eta zentzu kritikoa. Irakasgai berri horren bidez begirada hezi nahi da, behaketa zehatzerako eta inguruan erreparatzeko tresna bihurtzeko, eta inguratzen gaituen errealitatea kritikoki aztertzeko gai izateko. Lanerako, esploratzeko eta ikertzeko metodo bat da.

Euskaltegia

Madre de Dios Ikastetxeak badu euskaltegia ere, eta ikastetxetik irten beharrik gabe B2 eta C1 egiaztapen ofizialak lortzeko aukera eskaintzen du. Ingurune eroso bat, ikasleek irakasle espezializatuekin euskara ikasten aurrera egin dezaten. Ez da inoiz hain erraza izan ikastea eta egiaztagiria lortzea!

INFORMAZIOA NAHI DUZU?

Informazio gehiagorako edo bisita pertsonalizatua izateko, edo edozein zalantza argitzeko, deitu dudarik gabe 94 475 99 83 telefonora edo idatzi secretaria@madredediosbilbao.es helbide elektronikora. Gure ikasgelak Etxepare kaleko 20. zenbakian daude, Bilboko San Ignazio auzoan, Bilbotik oso erraz, eroso eta azkar iristeko moduan eta autobusak eta metroa eskura. Zain gaituzue!