MADRE DE DIOS IKASTETXEA 21. KORRIKA-REKIN
Gaur, apirilak 11, goizeko 11: 00etan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrek KORRIKA TXIKIA-rekin hasiko dira. Ibilbidea: Ibarrekolanda - Pintores kalea - Juan de Antxeta - Navarro Villoslada kalea eta Ikastetxera itzuliz. Arratsaldean, 16: 14an, Madre de Dios Ikastetxeko DBH-ko eta Batxilergoko ikasleek, #Korrikaren lekukoa hartuko dute 1773 km-an, Euskal Herriaren kultura, formakuntza, historia eta #euskara hizkuntzaren alde. Ibilbidea: [...]
DESIGN THINK INNOVA
Zergatik ez dira pizten kale-argiak gure ibilbidean? Zergatik ez dugu makinek obretan egiten duten zarata xurgatzen duen kupula bat sortzen? Galderak hain sinpleak dira, arrazoia imajinatzea zaila dela, baina gure ikasleen proposamen sortzaileak sortzen dituzte. Bigarren urtez jarraian, DBHko 1. mailako ikasleek Desing Thinking Innova programan parte hartu dute. Oraingo honetan, erronka gure hirietako argi-kutsadurari eta akustikari erantzuteko konponbideak sortzea [...]
Antonio G.Iturbe idazlearen bisita
Pasa den asteartean, apirilaren 2an, Nazioarteko Haur eta Gazte Liburuaren egunen bisitari berezi bat izan genuen Ikastetxean. Bartzelonatik zuzen zuzenean, idazlea, kazetaria eta irakaslea den Antonio G.Iturbe (@ToniIturbe) etorri zen. Duela urte batzuetatik hona gure ikasleek idazle honen “El inspector Cito” liburu-bildumarekin gozatzeko aukera dute, gure kontzientzia fonologikoaren eta animazioaren proiektuaren motorra eta irakurketarako zaletasuna sustatuz “Ole como leo” proiektuaren [...]
2019-2022 IKASTURTERAKO GURE IKASLEEKIN EGINDAKO PLAN ESTRATEGIKO BERRIAREN HAUSNARKETA
Datozen urteotako Plan Estrategiko berria egiteko hausnarketa eta programazio prozesuan, informazioa biltzeko asmoz, gure interes-talde guztien parte-hartzea funtsezkoa da. Gaurkoan, hausnarketa hori, gure ikasleekin batera martxan jarri dugu. Horretarako, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik Batxilergoko bigarren mailara arteko ikasleekin dinamika bat izan dugu, Ikastetxeko hainbat eremuri buruz beraien iritzia emateko askoz, besteak beste: ikasitako ezagutzak, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua, metodologia berriak, [...]
Maria Inmaculada ikastetxeko bigarren bisita
Gaurkoan Maria Inmaculada Ikastetxeko (@mariainmaculadabilbao) lehen mailako ikasleen bisita izan dugu. Etorkizuneko praktiketako ikasleak!! Madre de Dios Ikastetxeko instalazioak eta ematen ditugun metodologiak ere ezagutu dituzte, baina gehien gustatu zaien atala umeekin igarotako denbora izan da. Jaurdunaldi aparta izan da. Eskerrik asko guztioi.
PLANT ATTACK filmaren estreinaldia aparta izan da. ESKERRIK ASKO!!!!
Pasadan martxoaren 14ean, Bilboko J.C. Arriagaren Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, gure Ikastetxeko Haur Hezkuntzako ZINEMADI proiektuaren “Plant Attack” pelikularen estreinaldia aurkeztu genuen. Gure umetxoen familien laguntzari esker, sorpresa ugari bizi izan genituen. ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!! Aurkezpen-galak izan zirenaren erakusgarri txiki bat uzten dizuegu, bertan urrezko MADIS sariak ere banatu genituelarik!!!!. Laiter zintzilikatuko dugu pelikula gure sare sozialetan…..STAY TUNED!!!!!