Madre de Dios Ikastetxeko langileen formakuntza
Pasadan ostegunean, irailaren 20an, Madre de Dios Ikastetxeko irakasle eta ez irakasleen kudeaketaren ebaluaketaren formakuntza antolatu zen, Kudeaketa Aurreratuaren ereduaren arabera. Gamifikazio metodoa erabili gendun memoriaren bost osagaiak erakusteko: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea eta Berrikuntza.
ONGI ETORRI/ WELCOME/BIENVENID@S
ONGI ETORRI/ WELCOME/BIENVENID@S . Irrikitan gaude berriro elkar ikusteko. Han sido una largas vacaciones y volvemos con las pilas a tope.Gure irakasleak ikasturte berria hasteko prest daude!! Y vosotros?? Gogo, indar eta ilusioz beteta! Let’s Go!!
ZORION-AGURRA
Zorionak, Ane Gorordo!!! Anek ikasketa -espedienteen artean notarik gorena lortu du aurten, 9,6; hori dela-eta, gure ikastetxeak eskaintzen duen Ohorezko Matrikula eskuratu du. Halaber, selektibitatean orohar izan ditugun emaitza oso onen artean, aipatzekoak dira Unai Alarcón, Elena Guardo, Iker Fernández eta Ane Gorordo ikasleek, 14 puntutik 12 baino gehiago atera dituzte-eta. Gainontzeko guztiei, zorionak eman gura dizkiegu izandako [...]
HONDARTZAKO BOLEIBOLEKO 15 URTEZ AZPIKO TXAPELDUNAK
Madre de Dios Ikastetxeko Hondartzako Boleiboleko taldeak lehenengo postua lortu du Euskadiko Txapelketan, 15 urtez azpiko kategorian. Txapelketa pasa den larunbatean egin zen, ekainaren 2an Debako hondartzan. Sailkapen honen ostean taldeak Espainiako Txapelketan parte hartuko du, Lorcan (Murtzian) ospatuko dena udan. ZORIONAK TXAPELDUNAK!
HITZALDIA MARTA MACHO STADLER-EKIN (UPV-EHUko Zientzietako Fakultateko Irakaslea)
Marta Macho Stadler 2018ko maiatzaren 31n, Batxilergoko 1.eta2.mailako ikasleek, baita DBHko 3.eta4.mailako zenbaitek ere, Marta Macho Stadler irakaslearen hitzaldi entretenigarria gozatzeko aukera izan dute. "PARADOJAS MATEMÁTICAS" izan da mintzaldi honen izenburua. Ikasleek azalpenetan parte hartu eta jakin-min handia erakutsi dute; horrela, matematika hobeto balioesteko, eta zientziarako daukaten kultura garatzeko aukera ere eskaini zaie. Hitzaldia eta gero, Batxilergoko [...]
HEZKUNTZA BERRIKUNTZA SARIAK
Berriro gara FINALISTAK hezkuntza berrikuntza sari baterako!!! 500 ikastetxe baino gehiagoren artean eta 650 proposamen baino gehiagoren artean, Madre de Dios ikastetxea berriro da finalista, oraingoan “Irakaskuntza espazioen Diseinuan”. Sari hau lortzeko gure gela berrien beste sei ikastetxerekin lehian daude. Oraingo honetan seguru…baietz!! Maiatzaren 25ean jakingo dugu irabazlea, bitartean gure hautagaitzari botoa eman ahal diogu. Orria bisita dezakezue lehiaketa, [...]