Gaztain eguna!!
Asteartean, azaroaren 14an, urtero bezala, Gaztain Eguna ospatu genuen. Eguraldiak, maitasun handiz umeek prestatutako dantzak erakusteko aukera eman zigun. Beltxiki ere gurekin egon zen udazkeneko frutak dastatzen. Primeran pasatu genuen!!!
MUSIKA IRAKASLEA LAN ESKAINTZA
LAN ESKAINTZA MADRE DE DIOS IKASTETXEAN Madre de Dios ikastetxeak DBH-n Musika ikasgaia emateko irakaslea behar du (DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4). Interesatuak ikasgai hau emateko dagokion formazioa eduki beharko du. Titulazioaz gain irakasle masterra, EGA edo baliokidea eta ingeleseko B2 edo baliokidea (C1 nahiago) izan beharko ditu. Eskaintza hau 2/5eko jardunaldian (9 klase ordu eta 4 ordu osagarri) [...]
Voyage inoubliable en France 2023
Joan den ekainaren 13, 14, 15 eta 16an, frantseseko 30 ikaslek lau eguneko murgiltze linguistikoaz gozatu zuten Frantzian. Frantzia 2023 bidaiaren hamaikagarren edizioak Nouvelle-Aquitaine, Vienne eta La Charente-Maritime lurraldeetara eraman gituen, gure ikasleek ezagutzen ez zituzten eskualdeetara. Joan eta etorri, derrigorrezko geldialdia egin genuen Bordeauxen, UNESCOren munduko ondare izendatutako hirian. Bertan, tren turistiko bat jarri genuen, bere monumenturik enblematikoenak [...]
Madre de Dios ikastetxea 2030 agenda eskolako XVIII. udal foroan
Bilboko 39 ikastetxetako 69 ikaslek joan den ostiralean aurkeztu genuen Bilboko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan GJH 11-ren gainean egindako lana. Ikastetxeko ikasleek eskolako agenda erakutsi zuten eta harrera bikaina izan zuen. Osoko Bilkura Txiki honetan, gure hiriaren mugikortasun-ereduari, kultura- eta natura-ondarearen aberastasunari eta berdeguneak eta espazio publikoak seguruak, integratzaileak eta irisgarriak diren hausnartu dugu. Etorkizun handia du Bilbok, gure hiriaren errealitatea hain ondo ezagutzen eta inplikatuta duen jaka honek.
4º DBH-ko ekonomiako ikasleak Egin eta Ekin sarietan
Joan den maiatzaren 12an, ostirala, DBHko 4. mailako Ekonomia taldea Egin eta Ekin Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekintzailetza-lehiaketaren sari-banaketan izan zen. Bertan, ikastetxeko zenbait ikaslek eta ikasgaiko irakasleek, Xabik eta Asierrek, bideo baten grabazioan parte hartu zuten eta proiektuaren esperientzia kontatu zuten: enpresa bat sortzean eskuratutako ikaskuntzak eta hilabete hauetan bizi izan dituzten erronkak. Halaber, Madre de Dios [...]
Lehendakariari eta Hezkuntza sailburuari bisita
Joan den asteartean, maiatzaren 9an, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Lehendakaritzan jaso gintuzten ikastetxeko ordezkari batzuk, sor Begoña buru zela, Bilboko Kongregazioaren 75. urteurrena dela eta. Sor Begoñak Madre Trinidad-en irudi bat eman zion, eta, ondoren, ordubete eta hogei minutuko elkarrizketa izan genuen. Kongregazioa Bilbon daraman 75 urteetaz aritu ginen, ikastetxearen historiaz, HPI-ren ondorioz izandako aldaketez, [...]