Aurten, Maputxe Taldean parte hartzen dugun ikasleak, eskolan iraunkortasunaren alde lan egiten duen taldea, Bragara joateko aukera izan dugu Erasmus + programari esker. Han, “Externato Paulo VI” ikastetxeko ikasleekin batera, gure ideiak azaldu eta trukatzeaz gain, hainbat proiektu landu ditugu, hala nola “Return box”.
Astearte gauean iritsi ginen, eta ongi etorria emango ziguten harrera-familiak etorri ziren guregana.
Hurrengo egunean, Bragako ikastetxera joan ginen, eta hango lan-metodoak ikusi ahal izan genituen. Pazientzia handiz, gureak azaltzea lortu genuen. Goizean ere ikastetxeko instalazioak ezagutu genituen.
Bazkaldu ondoren, Return box proiektuarekin hasi ginen. Proiektu horretan, gastatutako errotulkiak jaso eta berriz erabiltzeko birziklatuko diren fabrika batera eramatea da helburua. Gero, ikastetxetik atera ginen izaki bizidun batzuen bila, argazkiak atera eta ObsIdentify aplikazioarekin identifikatzeko. Zientzialari batzuek sortu dute aplikazio hau Europa osoko izaki bizidunak mapatzeko.
Amaitzerakoan, gure familiekin joan ginen eta Braga hiria aurkeztu ziguten.
Ostegunean, uraren eta energiaren gastua murrizteko seinaleak egin genituen, Bragako ikastetxeak aurtengo kirol topaketarako jartzeko erabiliko dituenak. Bazkaldu aurretik, jolas klasiko batzuk prestatu genituen, gure eskolako eta Bragako, patio aktiboetan erabiltzeko.
Trukea amaitzeko, parte-hartzaileei diplomak eman zizkiguten. Oso une polita izan zen, eta egun horietako lankideei agur esateko aukera izan genuen.
Bidaia honi esker, gogoeta egin eta Europako beste leku batzuk ezagutu ahal izan ditugu, baita jasangarritasuna, hizkuntza eta ohiturak nola lantzen diren ere. Eskerrik asko Erasmus +, Externato Paulo VI eta Madre de Dios Ikastetxeari esperientzia aberats hau bizitzeko aukera emateagatik.