Erasmus +

Bragako Erasmus + esperientzia bukatu da.

23 Otsaila, 2024|Erasmus +, Erasmus +, Jarduerak|

Aurten, Maputxe Taldean parte hartzen dugun ikasleak, eskolan iraunkortasunaren alde lan egiten duen taldea, Bragara joateko aukera izan dugu Erasmus + programari esker. Han, “Externato Paulo VI” ikastetxeko ikasleekin batera, gure ideiak azaldu eta trukatzeaz gain, hainbat proiektu landu ditugu, hala nola “Return box”. Astearte gauean iritsi ginen, eta ongi etorria emango ziguten harrera-familiak [...]

Braga, abentura aurrera doa.

22 Otsaila, 2024|Erasmus +|

Bigarren laneguna Exterato Paulo VI Ikastetxeko lankideekin. Eskolan ur eta argi kontsumoa murrizteko seinaleak sortzen hasi gara. Gainera, atzo egin genituen kartelak bukatzeko astia izan dugu. Hamaiketako indartsua eman digute indarrak hartzeko, eta energia horrekin herri-jolasak sortu eta partekatu ditugu, gure patioak modu aktibo, osasungarri eta baliabide gutxirekin dinamizatzeko.

Lehen eguneko esperientzia Bragan

21 Otsaila, 2024|Erasmus +|

Gaur hasi gara gure esperientzia Externato Paulo VI Ikastetxean. Goizeko lehen orduan gure ikastetxeak dituen eskola garapen iraunkorrerako proiektuak aurkeztu ditugu, eta, ondoren, Bragako lankideen azalpenez gozatu dugu. Goizean aurrera egiteko, eskola eta abian jarritako proiektuak ikusteko aprobetxatu dugu, kriston gozamena izan da!!! Merezitako atsedena hartu eta urre-koloreko patata goxoak dastatu ondoren, "Return box" proiektuko [...]

Erasmus +

20 Otsaila, 2024|Erasmus +, General, Kategorizatu gabea|

Erasmus+ Europar Batasuneko hezkuntza-laguntzarako programa bat da, erakundeen hazkunde jasangarriari laguntzen diona. Madre de Dios Ikastetxearentzat mugikortasunerako eta lankidetzarako aukera bikaina da, jaso dugun finantzazioari esker. Bigarren mugikortasun hori "We save everybody or no one"-ren esparruan egingo dugu. Premisa horrekin, Bragako ekoeskola bat bisitatuko dugu, egiten duten lanari buruzko informazioa biltzeko eta jasangarritasunaren arloko [...]

Erasmus+, esperientzia ikaragarria

20 Martxoa, 2023|Batxilergoa, Erasmus +, Erasmus +, Jarduerak|

Ostegunean, hirian zehar egindako tourreraz gozatu ahal izan genuen, iraunkortasuna ardatz hartuta. Hiriko jasangarritasunaren hainbat adibide ezagutzeko, balioesteko eta aintzat hartzeko aukera izan genuen, turisten artean hain ezagunak ez direnak. Bisitaren ikuspegia guztiz holistikoa izan zen. Izan ere, alderdi sozialetik (parke kulturaniztuna), ingurumenetik (birziklatze-zentroa, itsas ekosistema berreskuratze-prozesua) eta ekonomikotik (industria-eraikin zaharrak birmoldatzea) ibili ginen. [...]

HIRUGARREN EGUNA COPENHAGEN: ESPERIENTZIAZ GOZATZEN JARRAITZEN DUGU

9 Martxoa, 2023|Erasmus +, Erasmus +|

Gaur, atzo bezala, goiz jaiki gara eguna ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Kaleak zuri zeuden, baina eguna oso eguzkitsua izan da. Goizean International Hellerup Schooleko lankideekin Christiania auzora joan gara. Auzo honek oso bizimodu ezberdina du, baina aldi berean interesgarria da jasangarritasun eta autonomia eredu alternatibo bezala.   Eguraldi ona ikusita, bizikletak alokatu eta benetako [...]

COPENHAGUE 2.0. ESPERIENTZIAZ BETERIKO EGUNA

7 Martxoa, 2023|Batxilergoa, Bigarren Hezkuntza, Erasmus +, Erasmus +, Proyectos|

Gaurko egun honetan protegonismo osoa abentura honen kide garrantzitsuenei utziko diegu, gure ikasleei. Ondorengo hitzak beraienak dira: Bigarren eguna Kopenhagen. Gaur tenperaturak jaitsi dira eta hotz egin du, baina aldi berean elurraz gozatu ahal izan dugu. Goizean zehar turismoa egiteko aprobetxatu dugu, Rundetarn dorrea, udaletxea, Christiansborg jauregia, Rosenborg jauregia eta King 's New Square [...]

Go to Top