General

Madre Trinidad Fundazioaren boluntarioen bizikidetzak Madrilen

24 Urtarrila, 2023|Bigarren Hezkuntza, General, Jarduerak, Ospakizunak, Trinitate Carreras Ama Fundazioa|

Urtarrilaren 19tik 21era, osteguna, Madre Trinidad Fundazioaren boluntarioen bizikidetza ospatu da. Bilboko Madre de Dios ikastetxeko Txirriki eta Elkarki taldeetako DBHko 2. eta 3. mailako ikasleak, eta  Madrilgo Madre de Dios ikastetxeko ikasleak, Fundazioko boluntario gisa izandako esperientziak partekatzeko bildu dira. Carolina Burgosek, Emmak, Asierrek eta Xabierrek lagunduta, Madril eta Madre Trinidaden bizitzako zenbait leku garrantzitsu bisitatu dituzte, eta, horrez gain, ezagutza [...]

DBH 4ko ekonomia taldeak Vicinay Cadenas enpresara egindako bisita

17 Urtarrila, 2023|Bigarren Hezkuntza, General, Jarduerak|

Pasa den urtarrilak 16an DBHko 4. mailako Ekonomia taldeak Vicinay Cadenas enpresa bisitatu zuen Sestaon, itsas aplikazioetarako eta offshore aplikazioetarako amarratze-sistemen fabrikazioan espezializatutako enpresa. Empresa sortu zuen familiaren historia eta honen bilakaera ezagutzeko aukera izan zuten, 1750ean Ochandianon jaio zenetik gaur egungo sektoreko munduko garrantzitsuenetako bat den arte. Fabrika bisitatzeko aukera ere izan zuten: [...]

Madre de Dios ikastetxeko saskibaloi-taldeak PIN txapelketara joan dira

9 Urtarrila, 2023|Eskolaz kanpoko ekintzak, General, Jarduerak|

Aurtengo Gabonetan, Madre de Dios ikastetxeko saskibaloi-taldeek ez dute atseden hartzeko astirik izan. Pandemiak bi urtez geldialdia egin ondoren, PIN saskibaloi-txapelketa itzuli da, 301 taldek eman baitute izena, eta, beraz, gure txikiak ez ziren gutxiago izango. Guztira lau taldek hartu dute parte, bi minibasket kategorian eta beste bi talde preminibasket kategorian. Kirolari guztiei zorionak [...]

4. DBHko ikasleek 2. saria irabazi dute WORLD BLUE proiektuarekin

22 December, 2022|Bigarren Hezkuntza, General, Proyectos|

DBHko 4. mailako Araceli, Paula, Alejandro, Naroa eta Kevin ikasleek irabazi dute WORLD BLUE proiektuaren 2. saria, 500 eurokoa, Hau da Green ekimenaren barruan. Ideia izan zen xaboi solidoa egitea sukaldeko olio erabiliarekin, urarekin, soda kaustikoarekin eta izpiliku-olio esentzialarekin. Hori Ekintzailetza irakasgaiaren eta "Ur garbia eta saneamendua" Garapen Iraunkorreko seigarren Helburuaren esparruan garatu zen. [...]

Lanbide bokazioaren astea Madre de Dios ikastetxean. Etor zaitezte!

7 December, 2022|General, Hezkuntza, Jarduerak|

Ikastetxeak Lanbide Bokazioaren Astea prestatu du abenduaren 12tik 16ra bitarteko astean. Egun horietan programa zabala prestatu dugu Unibertsitate eta profesional batzuen bisitarekin. Batxilergoko zein DBHko 4. mailako ikasleei beren etorkizun akademiko hurbilenari begira lehen erabaktzen laguntzeko. Programa honen barruan, interesatuta zaudeten familiek ere joateko aukera izango duzuela pentsatu dugu. Areto Nagusian egiten diren hitzaldietara [...]

Rosa Alonso, Guganen bultzatzailea, prentsan

29 Azaroa, 2022|General, Hezkuntza, Proyectos|

Joan den ostiralean, azaroaren 25ean, Vocento taldeko buru guztien Vivir atalean, gure ikastetxeko orientazio-taldeko kide Rosa Alonsori egindako elkarrizketa argitaratu zen. Haurren artean gertatzen diren gatazkak konpontzea eta gatazka horietan nola esku hartu behar den azaltzen du albisteak. Hala, Rosak, Gugan proiektua azaltzen du, ikasleen arteko gatazketan oinarritua, aspalditik eskolan garatzen dena. Hemen duzue [...]

STEAM gaitasunak pertsonen zerbitzura. DBHko 1. mailatik (eskuak) Pedroren oinetaraino.

28 Azaroa, 2022|General|

Hezkuntzaren aliatu handienetako bat teknologia da. Ikasleak motibatzen dituen baliabide bat da, oztopoak kentzen dituena, etorkizunerako prestatzen dituena... Hala ere, edozein tresnak bezala, etorkizuneko erabiltzailearentzako egokitzapena eskatzen du. Eta urrats horretan DBH 1eko teknologiako ikasleak sartuta daude. Arlo horretatik lengoaia konputazionala landu dute Scratch-ekin jokoak programatuz eta Arduinoren elektronikan sartu dira Makey-Makey-rekin aginteak sortuz. [...]

The Learning Spaces (TLS) empresari elkarrizketa El Mundo egunkarian

21 Azaroa, 2022|Espacios, General, Orokorra|

Joan den ostegunean, azaroaren 17an, El Mundo egunkarian The Learning Spaces (TLS) enpresari egindako elkarrizketa argitaratu zen. Enpresa horrek, Madre de Dios ikastetxearen ikasgelak aldatzen lagundu du, irakaskuntza-metodologia berrietara egokitzeko. Esteka honetan duzue artikulu osoa: https://www.elmundo.es/economia/actualidad-economica/uestudio/2022/11/17/6376002021efa0b5738b4574.html

ESKOLA KIROLA HASI DA MADRE DE DIOS IKASTETXEAN

14 Azaroa, 2022|Eskolaz kanpoko ekintzak, General, Jarduerak|

Kirol-lehiaketak Madre de Dios Ikastetxean hasi dira. Aurten, atal desberdinetan, jokalari asko ditugu. Hasi diren lehen kirolak saskibaloia eta boleibola izan dira. Aurrerago, Gimnasia Erritmikoa, Atletismoa eta Judoa hasiko dira lehiaketetan. Gure talde guztiei denboraldi ona opa diegu.

Go to Top