Hezkuntza

Frantseseko DELF Junior/Scolaire diplomak

1 Martxoa, 2025|Batxilergoa, Euskara, Hezkuntza, Hizkuntza, Orokorra|

Frantseseko DELF Junior/Scolaire diplomak Frantseseko departamendutik, 2. Batxilergoko gure ikasleen arrakasta ospatzen dugu DELF A2 eta B1 azterketetan. Emaitza bikainak lortu dituzte! Diploma honek gure ikasleen ahalegin handia, motibazioa, ikasteko gogoa eta gure ikastetxean frantses hizkuntzaren irakaskuntzaren kalitatea frogatzen du. Zorionak eta animo guztiei! Hurrengo ikasturtean diploma lortuko duten ikasle gehiago izan daitezen opa [...]

La Chandeleur: familiarekiko ospakizuna

1 Martxoa, 2025|Berrikuntza, comida saludable, Elkarbizitza, Espacios, General, Hezkuntza, Jarduerak, Ospakizunak, Pedagogía, Proyectos|

DBH 4ko ikasleek "La Chandeleur" ospatzen dute Otsailaren 2a ez da Marmotaren Eguna bakarrik. Frantzian Kandelaria jaia ospatzen da, frantsesez "La Chandeleur" izenez ezagutzen dena. Egun honetan, ohitura da familiak eta lagun-taldeak etxeetan elkartzea crêpe-ak prestatzeko. Oso ohikoa da, halaber, eskoletan ere gauza bera egitea. Zorte ona erakartzeko, tradizioak agintzen du lehen crêpe-a sukaldean egitea [...]

HAUR HEZKUNTZAKO, LEHEN HEZKUNTZAKO ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO MATRIKULAZIOA 2025-2026

13 Urtarrila, 2025|Bigarren Hezkuntza, Haur Hezkuntza, Hezkuntza, Jarduerak, Lehen hezkuntza|

Zabalik dago epea Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (6-16 urte) matrikulatzeko. “Pixkanaka helburu handiak lortzen” goiburuarekin, hasiera emango diogu 2025-2024 ikasturteko kanpainari. Gure lehentasuna ikasleen ongizate emozionala lantzea da. Eskolak zeregin garrantzitsua du ongizate emozionala txiki-txikitatik zaintzeko, familiatik kanpoko lehen gune publikoa baita bizikidetza ikasteko. Bertan, familian izandako harremanak bizikidetza sozialerako [...]

2024-2025 ORIENTAZIO PROFESIONALAREN ASTEA

5 December, 2024|Batxilergoa, Hezkuntza, Jarduerak|

Datorren astean hainbat unibertsitate pribaturen eta lanbide-heziketako ikastetxeen dibulgazio-hitzaldiak jasoko ditugu, unibertsitate-graduaren edo goi-mailako lanbide-heziketaren aukerak zehazten joateko asmoz. Hemen duzue ikastetxean egingo dugun proposamen interesgarria. Ikasleek hitzaldi hauen gertutasuna aprobetxatzea espero dugu, zalantza eta kezka guztiak kontsultatzeko.

MUSIKA IRAKASLEA LAN ESKAINTZA

14 Uztaila, 2023|Bigarren Hezkuntza, General, Hezkuntza, Jarduerak, Orokorra, Pedagogía, Proyectos, Teknologia|

LAN ESKAINTZA  MADRE DE DIOS IKASTETXEAN Madre de Dios ikastetxeak DBH-n Musika ikasgaia emateko irakaslea behar du (DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4). Interesatuak ikasgai hau emateko dagokion formazioa eduki beharko du. Titulazioaz gain irakasle masterra, EGA edo baliokidea eta ingeleseko B2 edo baliokidea (C1 nahiago) izan beharko ditu. Eskaintza hau 2/5eko jardunaldian (9 klase [...]

Lanbide bokazioaren astea Madre de Dios ikastetxean. Etor zaitezte!

7 December, 2022|General, Hezkuntza, Jarduerak|

Ikastetxeak Lanbide Bokazioaren Astea prestatu du abenduaren 12tik 16ra bitarteko astean. Egun horietan programa zabala prestatu dugu Unibertsitate eta profesional batzuen bisitarekin. Batxilergoko zein DBHko 4. mailako ikasleei beren etorkizun akademiko hurbilenari begira lehen erabaktzen laguntzeko. Programa honen barruan, interesatuta zaudeten familiek ere joateko aukera izango duzuela pentsatu dugu. Areto Nagusian egiten diren hitzaldietara [...]

Rosa Alonso, Guganen bultzatzailea, prentsan

29 Azaroa, 2022|General, Hezkuntza, Proyectos|

Joan den ostiralean, azaroaren 25ean, Vocento taldeko buru guztien Vivir atalean, gure ikastetxeko orientazio-taldeko kide Rosa Alonsori egindako elkarrizketa argitaratu zen. Haurren artean gertatzen diren gatazkak konpontzea eta gatazka horietan nola esku hartu behar den azaltzen du albisteak. Hala, Rosak, Gugan proiektua azaltzen du, ikasleen arteko gatazketan oinarritua, aspalditik eskolan garatzen dena. Hemen duzue [...]

Madre de Dios ikastetxeak bat egin du “Somos Unicos” hezkuntza-proiektuarekin

7 Azaroa, 2022|General, Hezkuntza, Proyectos|

Joan den ostegunean, 2022ko azaroaren 3an, Eskolan Indarkeriaren eta Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Eskolako jazarpenaren aurka heztea, prebentzioaren bidez, eta haurrak hezteko ahalduntzea, bakarrak eta desberdinak egiten dituztenak sustatuz. Hori da “Denok Bakarrak Gara” hezkuntza-proiektuaren helburua. Proiektu hori Cola-Cao Fundazioak eta Eskolako Jazarpenaren Aurkako Elkarteak (NACE) sustatu dute, eta 85.000 ikasle baino [...]

Adostokia: Intentsitate txikiko gatazkak konpontzeko gunea

6 Urria, 2022|General, Hezkuntza, Jarduerak, Proyectos|

Madre de Dios Ikastetxean ezartzen ari garen ongizaterako eta bizikidetza positiborako Gugan programak bere fruituak ematen jarraitzen du. Oraingoan "adostokia" aipatu dugu. 5 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara arteko gatazkak konpontzeko gunea. Kristau Eskolak praktika egokitzat jotzen gaitu eta horrela agertzen da bere webgunean. Honekin batera doakizue esteka, hezkuntza-eremu horri eta ikastetxean bizikidetzan [...]

Go to Top