Jarduerak

MADRE TRINIDAD XXIV KIROL TOPAKETA , Braga, Portugal

29 Apirila, 2024|General, Jarduerak, Ospakizunak|

Asteburu honetan  Eukaristiako Esklaben ikastetxeek  Madre Trinidadeko XXIV. kirol topaketa ospatu dugu Bragako (Portugal)  Externato Paulo VI ikastetxean. Madre de Dios Ikastetxeak topaketa honetan parte hartu du Miraflores Cabo Verde , Nuestra Señora de Gádor de Berja, La Ermita Berja , Lisboako ikastetxea, Lisboako Mae Deus ikastetxea eta Madrilgo Madre de Dios ikastetxearekin batera. [...]

Korrika 2024

25 Martxoa, 2024|Euskara, euskarak365egun, General, Jarduerak, Korrika|

Kaixo kuadrila, Ni, Beltxiki katua izanda, mila esker eman nahi dizkizuet aurten ere Korrikan parte hartzeagatik eta egindako esfortzu handiagatik. Dakizuenez nire bizitza gogorra izan da baserritarrek menditik bota nindutelako saguak harrapatzen ez nituelako. Zorionez Bilbora heldu nintzen eta MADRE DE DIOS IKASTETXEA ezagutu nuen. Hemen, Ikastetxe honetan harrera oso ona izan nuen ume [...]

Bragako Erasmus + esperientzia bukatu da.

23 Otsaila, 2024|Erasmus +, Erasmus +, Jarduerak|

Aurten, Maputxe Taldean parte hartzen dugun ikasleak, eskolan iraunkortasunaren alde lan egiten duen taldea, Bragara joateko aukera izan dugu Erasmus + programari esker. Han, “Externato Paulo VI” ikastetxeko ikasleekin batera, gure ideiak azaldu eta trukatzeaz gain, hainbat proiektu landu ditugu, hala nola “Return box”. Astearte gauean iritsi ginen, eta ongi etorria emango ziguten harrera-familiak [...]

Madre de Dios Ikastetxeak Liga de Debate Nacional ingelezez egindako lehen txanda irabazi du

5 Otsaila, 2024|Bigarren Hezkuntza, General, Jarduerak|

Urtarrilaren 31n Madre de Dios Ikastetxeak parte hartu zuen Liga de Debate Nacional ingelesez egindako lehen txandan eta irabazi genuen! Liga hau ingelesa ikasteko Amcoren Speed Up edo Aluzo programa egiten ari diren ikastetxeetako ikasle guztientzat da. CONGRATULATIONS to our fantastic team: Pablo Garcia, Asier Fuente, Irati Guerra, Emma Juárez, Uxue Bernal, Iraide Rodríguez. Ideia, iritzi, sentimendu, uste eta esperientziak modu koherente eta funtsezkoan azaltzeko komunikazio- eta argudio-gaitasuna erabiltzeko gai direla erakutsi dute, adierazpen-modu ugari eta askotarikoak erabiliz.  [...]

Ricardo de Burgos Bengoetxea futbol profesionaleko eta nazioarteko arbitroaren bisita

29 Azaroa, 2023|Bigarren Hezkuntza, General, Jarduerak|

Azaroaren 21ean, asteartean, Ricardo de Burgos Bengoetxea izan dugu bisitan, UEFAko futbol profesionaleko eta nazioarteko ligako arbitroa. Bitartekotzari eta gatazken konponketari buruzko masterclass bat eskaintzen lagundu digu. Bere esperientzia profesionaletik, DBHko 3. mailako ikasleekin eta LHko 6., DBHko 1. eta 2. mailako ikasle laguntzaileekin arbitrajearen berezko elementuak partekatu ditu: inpartzialtasuna, justizia, enpatia eta lasaitasuna. [...]

Pertsonak eta natura elkartzeko gunea

17 Azaroa, 2023|Jarduerak|

Gune pribilegiatu bat dugu, non natura eta hiri-ingurunea elkarrekin bizi diren. Aukera hori topagune bihurtzea erronka bat da, eta Eskola Iraunkor gisa bereizteko bidean ekingo diogu. MAPUTXE BASOA forma hartzen ari da hezkuntza-komunitatearen bultzadarekin. Gure ikasle ekordezkariek eskoletatik jasotzen joan diren beharrak ekarri dituzte. Aldi berean, Gurasoen Elkartea baliabide ekonomiko, material eta pertsonalen bidez [...]

2024-25 IKASTURTEAN HAURTZAINDEGIAN MATRIKULATZEKO EPEA ZABALIK

17 Azaroa, 2023|General, Haur Hezkuntza, Jarduerak, Ospakizunak|

Haurtzaindegien etapan (0-3 urte) 2024-2025 ikasturtean izena emateko kanpaina jarri dugu abian. "Urrats txikiak, helmuga handiak" lemapean, haien etorkizuneko lorpenak zehaztuko dituen lehen hezkuntza-etapa honen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Ongizate emozionalari begiratzen diogu, eta familien beharretara egokitzeari, denborari eta zerbitzuei dagokienez. Horrez gain, 4 hilabetetik 18 urtera bitartean haurrak hezteko konpromisoa hartzen dugu, etorkizuneko [...]

MUSIKA IRAKASLEA LAN ESKAINTZA

14 Uztaila, 2023|Bigarren Hezkuntza, General, Hezkuntza, Jarduerak, Orokorra, Pedagogía, Proyectos, Teknologia|

LAN ESKAINTZA  MADRE DE DIOS IKASTETXEAN Madre de Dios ikastetxeak DBH-n Musika ikasgaia emateko irakaslea behar du (DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4). Interesatuak ikasgai hau emateko dagokion formazioa eduki beharko du. Titulazioaz gain irakasle masterra, EGA edo baliokidea eta ingeleseko B2 edo baliokidea (C1 nahiago) izan beharko ditu. Eskaintza hau 2/5eko jardunaldian (9 klase [...]

Voyage inoubliable en France 2023

26 June, 2023|General, Jarduerak|

Joan den ekainaren 13, 14, 15 eta 16an, frantseseko 30 ikaslek lau eguneko murgiltze linguistikoaz gozatu zuten Frantzian. Frantzia 2023 bidaiaren hamaikagarren edizioak Nouvelle-Aquitaine, Vienne eta La Charente-Maritime lurraldeetara eraman gituen, gure ikasleek ezagutzen ez zituzten eskualdeetara. Joan eta etorri, derrigorrezko geldialdia egin genuen Bordeauxen, UNESCOren munduko ondare izendatutako hirian. Bertan, tren turistiko bat [...]

Go to Top