MADRE DE DIOS IKASTETXEAK EUSKARARI BAI
Aurten ere, betiko moduan, euskara gure laguna gauden lekuan gaudela.
Aurten ere, betiko moduan, euskara gure laguna gauden lekuan gaudela.
Gorputz Hezkuntzako ikasgeletan, gure ikasleen garapen psikomotorak eskatzen duen jardueretan (gaitasun fisiko eta kognitiboetan) lanean jarraitzen dugu, araudi berriak egiten (ikastexean igarotzeko modu berriak, joko-arau berriak, distantzia sozialak, …), espazio ireki eta aireztatuetan jarduera gehiago egitea, materialen erabilera mugatua, musukoen erabilera,…helburu berberekin, ikasgai hau eskola-curriculumeko garrantzitsuenetakoa egiten dutelako. Gaur egungo Gorputz Hezkuntza irakasgaia, gazteen [...]
Ikasturte guztietan bezala, udazken proiektuarekin lotuta, Gaztain eguna ospatu dugu eskolan. Nahiz eta aurten modu desberdin batean ospatu dugun, asko gozatu dugu egunean zehar egindako ekintzekin; abestu, dantzatu, hamaiketako berezia, eskulanak.... Gainera sorpresa izugarria izan dugu!! Beltxiki etorri da gu bisitatzera eta horrek inoiz baino gehiago alaiatu gaitu. https://youtu.be/GKEuGGk8Cjw
Pandemiak ez ditu ikasteko lehenesten ditugun gure apustuak. Musukoa jarrita bananduta egonagatik ere, lan kooperatiboa oztopo barik egin daiteke. Erdi-Aroko #gurekartamagick DBH 2.mailako Historia irakasgaian. Ekimen honetan pentsamendua nabaria egiten da #visualthinking estrategien bidez.
Joan den asteartean, azaroak 3, Jubileu urteari hasiera eman genion Bilboko etxea sortu zeneko 75. urtea dela eta. Gaur egun eskatzen diren segurtasun neurriak jarraituz, Eukaristia bat ospatu gendun, Sor Irene Labraga, Kongregazioko Superiora Orokorra, ikasle ohiak, Nekane Pujana eta Paula Zorrilla eta ikastetxeko irakasleak eta langileak bertan zirela. Eukaristia Santuaren eta Madre de Dios [...]
BERRIZ ELKARREKIN! Madre de Dios Ikastetxean 2020/21 kurtsoari hasiera eman diogu. Ohiko hasiera alde batera utzita, segurtasun, osasun eta antolamendu neurriak bermatzeko asmoz. Modu honetan, gure eskola, elkarbizitzeko eta ikasteko leku segurua delarik. Kurtso hasiera ezberdina baina betiko gogo eta ilusioarekin!! Ongi etorri guztioi! #sartu
Garai zailak bizi ditugun arren, joan den ostiralean, ekainak 19, egun berezia izan zen 5 urteko ikaslentzako, "graduazio" ospakizuna modu desberdin batean ospatu zutelako. Ikasle bakoitzak etxean opari berezi bat jaso zuen.... Haur Hezkuntzako Orla!!! Urte hauetan bizi izandako oroimen politen oroigarri giza. Etapa berri bat hasiko da, eta ziur gaude amaitu dena baino hobeagoa [...]
Familia agurgarriak: Testu honen aurrean baldin bazaude, Madre de Dios Ikastetxeko hezkuntza komunitatean parte hartzen duzula esan nahi du, beraz, Covid-19 izeneko etsaiaren ondorioz murgilduta gauden garai zail honetan, proposamen honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu MADRE TRINIDAD CARRERAS FUNDAZIOAK eta AGENDA 21eko taldeak, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)hala nola: pobreziaren amaiera, Gose zero, Osasuna eta [...]
Gaur Liburuaren Nazioarteko eguna da, irakurketaren gozamena sustatzea helburua duelarik baita bere botere magikoa esagutaratzea ematea; iragana eta etorkizunaren arteko lokarria, belaunaldien arteko zubia, kultur ezberdinak, ezagutza bide bat. Horrexegaitik zure apalategian, orain arte disfrutatu ezin izan duzun eta “LO” dagoen liburu hori “BERRESKURATZERA” gonbidatzen zaitugu, orain da liburuaz gozatzeko garaia!. #sartu!
WOW!! A ze nolako bideo polita prestatu duten gure Haur Hezkuntzako 5 urteko neska mutilek! Ilusioz betetzen gaitu jakiteak honelako ume ausartekin batera, eskolara joaten ez ixten, gure lagunekin jolasten ez uzten, ezta parketa dibertitsera joaten ez ixten digun birus maltzur honi bataila irabaziko diogula. #Nietxeangelditzennaiz lemapean gure suzko ezpata jasoz, amets gaizto honetako [...]