COVID-19, eskola-jardueran aldi baterako etenaldia
Senide agurgarriok, Atxikituta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoan ikastetxe guztietako eskola-jarduera presentziala, Coronavirus COVID-19 delakoaren ondorioz eteteko jakinarazpena aurkituko duzue. Bertan behera uzteak 15 eguneko iraupena izango du, martxoaren 13tik aurrera. Informazioa eguneratua eta argibide gehigarriak Sailaren web orriaren barruan aurkituko dituzue: https://www.euskadi.eus/koronabirusari-buruzko-informazioa/web01-s2hhome/eu/