ECONSUMO proiektua aurkezten dizuegu. Proiektua, Batxillego lehenengo mailako ekonomia gaian, Andrea Ruizek, Nerea Balmasedka, Lander Manriquek eta Andrea Herrerak osatutako “El Círculo” taldeak burutu dute.
ECONSUMO, negozio jasangarriko ideia da, Caixa Bank –eko Emprende Challenge-ra aukertuzko dutena.Lehiaketa honetan, COVID-19 ren errealitate berriaren barruan, #ODS (Objetivos de Desarrollo Sostenible) lemapean kokatutako produktu proiektua burutu egin behar da.
Covid-19 aren ondorioz, guretzat, musuko eta beste hainbat produktu higiniko-sanitarioen erabilera ezinbestekoa bihurtu da, kutsadura maila altua sortuz. Arazo honen ondorioz, egunerokotasunean erabiltzen ditugun produktu kantitate handiaz eta hauek planetan duten eragin negatiboaz ohartu gara.
Gure produktua, ECONSUMO, edozein produktutako barra-kodea irakurtzen duen app-a da. Irakurketa honek, produktu horrek gure ekozisteman daukan eragina jakinarazten digu, eta garrantzitsuena dena, jasangarriagoak eta ingurumenarekin konprometituagoak diren aukerak ematen dizkigu
Aurkezpen bideoa uzten dizuegu: