Ostegunean, hirian zehar egindako tourreraz gozatu ahal izan genuen, iraunkortasuna ardatz hartuta. Hiriko jasangarritasunaren hainbat adibide ezagutzeko, balioesteko eta aintzat hartzeko aukera izan genuen, turisten artean hain ezagunak ez direnak. Bisitaren ikuspegia guztiz holistikoa izan zen. Izan ere, alderdi sozialetik (parke kulturaniztuna), ingurumenetik (birziklatze-zentroa, itsas ekosistema berreskuratze-prozesua) eta ekonomikotik (industria-eraikin zaharrak birmoldatzea) ibili ginen. Eskala askoz txikiagoan bada ere, hiru eremu horietan hobetzeko ikastetxean aplika litezkeen hainbat ideia hartu genituen.
Kopenagueko azken egunean, High School bisitatu genuen eta Ingurumen Zientzietako hautazko ikasleekin partekatu genuen klasea. Han, ikastetxeko arazo kezkagarrienak zerrendatu genituen, irtenbideak eman ahal izateko. Guztion artean, ideia eta proiektu oso sortzaileetara iristea lortu genuen. Gure egunerokoan berriro adierazi genituen. Goiza amaitzeko, paisaia elurtutatik bizikletaz paseatu ginen, eta ur izoztuan bainua hartu genuen. Esperientzia paregabea izan zen!
Arratsaldean souvenirrak erosi eta bertako azken uneez gozatzeko aukera izan genuen. Astea ezin hobeto amaitu zen: jatetxe italiar batera joan ginen eta ostatuan kola-cao bero batez gozatu genuen denok batera.
Ezin dugu blogeko sarrera hau agurtu Erasmus+ Europako programari eskerrak eman gabe, eskaini digun aukeragatik eta International School of Hellerup-i bere harrera bikainagatik. Jakin bagenekien Kopenhage zenbait urrats lehenago zihoala iraunkortasuna gizartean, hezkuntzan eta ekonomian txertatzeari dagokionez. Mugikortasun honi esker, ikastetxean iezartzeko ekimen asko jaso ditugu. Proiektuaren helburuak (gure eskola-plan iraunkorrari bultzada ematearekin, komunikazioa hobetzeko IKTak erabiltzearekin eta ikaskuntza/zerbitzua gure irakaskuntza-ereduaren ardatz bihurtzearekin lotutakoak), argi eta garbi beteta daude. Honek ez du esan nahi lana amaitu denik! Orain, bildu ditugun ezagutza osoa bildu, ordenatu eta martxan jarri behar izango dugu.
Laburbilduz, esperientzia ahaztezina izan da, oso eskertuta gaude aukera handi honengatik eta bertatik ekarri ditugun proiektuak ezarzeko emaitzak espero ditugu. Mila esker!