Madre de Dios ikastetxean, ikasturte honetan, agenda eredu berri bat aurkezteko aukera izan dugu; ESKOLAKO AGENDA 2022-23 IKASTETXE IRAUNKOR BATERANTZ, alegia. Baina bere funtzionamendua ulertzeko, garratzitsua da ulertzea aldaketa honen jatorria. Zerk bultzatu gaitu eskola Iraunkor bat eraikitzeko helburua betetzera?
Ikuspegi orokoro bat eginez, argi ikusten da gure munduak, eta honekin batera gure gizarte ereduak, bizitako egoera larriak hainbat ondorio ekarri dituela berarekin. Aldaketa klimatikoari jarrantzia kentzeko asmorik gabe, aipagarria da gaur egun, natura eta hiri- eremuearen arteko zatiketa gero eta handiagoa dela. Guri dagokigunez, hezkuntzari lotuta, hurrengo egoera azaldu zaigu: naturatik gehien aldenduta dagoen ikasle belaunaldia dugu esku-hartean. Horren ondorioz, hainbat ideia nagusi nabarmendu daitezke, baina bat azpimarratzea gustatzen zaigu: gure ikasleak inkontziente ekologiko hutsak dira. Zaila da ikusi edo bizi ez duzun zerbait maitatzea. Nola eskatu behar diegu, ezagutzen ezta maitatzen ez duten gauza bat zaintzeko? Ez dauka zentzu handirik ezta?
Honen aurrean, bai gizarte mailan bai gure eskolan ere, hainbat konponbide proposatzen dira; GJHak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) esaterako. Gure eskolak ordea, helburu hauekin hainbat urtez lan egin eta gero, beste pausu bat eman du aurrerantz ikasturte honetan, eta Ingurumenarekin lotuta dauden GJHak lantzeko estrategia porposatzen dugu. Baina etorkizunean aurrera egin ahal izateko, hezkuntza komunitate osoaren lana, laguntza eta inplikazioa beharko dugula badakigu. Beraz, behar hau kontuan hartuta, komunitate osoa bateratuko duen eskola agenda berria sortu da.
Eskolako Agenda 2022-23 hezkuntza komunitate osoak erabiltzeko erraminta pedagogiko bat da. Erronketan oinarritutako agenda proiektu bat, alegia. Honen bitartez, gure ikasleei natura ezagutu, maitatu eta zaintzeko aukera eremu bat eskaini nahi diegu. Ikasturte osoan zehar, ingurumen helburuekin lotutrako 11 erronka porposatuko dira, ikasgelan zein etxean landu ahal izango ditugunak. Agendaren bitartez, eskola eta familien harteko komunikazioa eta elkar-lana bermatu nahi dugu, bertan azaltzen diren erronkak eta ezagutzak, geletan zein etxeetan landu daitezen. Irailean, egoera larriari buruzko kontzientzia hartu eta gure natura eremua gehiago ezagutzeko aukera izan genuen, bideo txiki batzuen bitartez. Urrian berriz, lanean jarri gara gure patioan sortzen ditugun hondakin plastiko kantitatea neurtzeko eta murrizteko erronkarekin. Baina hurrengo erronkak ere aurrera atera ahal izateko, Madre de Dios Ikastetxeko kide guztiak proiektuan modu batean ala bestea inplikatzea premiazkoa izango da.
Animatu zaitez gurekin parte hartzera!