Joan den urtarrilaren 29an (ostirala) Bakearen Eguna ospatu genuen, ikastetxeetan bakearen eta indarkeria ezaren kultura gogoan hartzeko jardunaldia. GJH Garapen Jasangarriko Helburuen gainean sentsibilizazioa sortzeko eta ikasleekin helburu horiek lantzeko gure eskolak hartutako bidearen barruan dago jarduera hori.
2015eko irailaren 25ean, munduko buruzagiek hainbat helburu global ezarri zituzten pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztien oparotasuna ziurtatzeko, garapen jasangarriko agenda berri baten barruan.
Hala sortu ziren gure mundua eraldatzeko Garapen Jasangarriko 17 Helburuak. Hain zuzen, Bakearen Eguna 16. helburuaren barruan dago, “Bakea, Justizia eta Erakunde egonkorrak”. Bakerik, egonkortasunik, giza eskubiderik eta Zuzenbidearen Estatuan oinarritutako gobernagarritasun eraginkorrik gabe, ezin da garapen jasangarririk lortu.
Ez da inola ere adierazi nahi xede horiek betetzea ezinbestean gertatuko denik. Denon artean ekin diezaiekegu eta ekin behar diegu, norberaren ahalmenaren arabera.
Oso modu berezian egin genuen ospakizuna. Ikasgeletan jardunaldiaz hausnartu eta gero, origamizko 1.000 kurrilo egiteko erronka ezarri genion geure buruari, mundu baketsu, bidezko eta solidarioan bizitzeko dugun nahia eskolan adierazteko keinu bateratu gisa.
Japoniako kondaira zahar batek dio origamizko 1.000 kurrilo egiten dituenak jainkoen opari bat jasoko duela, eta haren nahia bete egingo dela. Abiapuntutzat hartu genuen SADAKO ETA PAPEREZKO MILA KURRILOAK historia, Bigarren Mundu Gerran Japonian gertatutako benetako historia, norbera hobetzeari eta positibismoari buruzko mezua dakarrena. Denok batera lanari ekin, eta lortu egin genuen!!
Mila kurrilo baino gehiago daude bi eraikinetan, eta egunero gogorarazten digute zein garrantzitsua den Madre de Dios ikastetxea bizikidetza positiboko ingurunea izateko jardutea.