Gaur euskararen eguna Madre de Dios ikastetxean ospatu nahi izan dugu. Estreinakoz txikiak eta nagusiak batera egon dira ikasleek prestatu diztuzten tailer desberdinetan parte hartzen. LHtik Batxilergoraino leku batetik bestera euskaraokea, euskaldantzak, euskalmitologia, herri kirolak etabar egiten gozatu dute. Familiak parte hartzera gonbidatuta egon dira eta sekulako giro polita izan dugu!
 
                           
Horrez gain, Haur Hezkuntzan ere egun berezia  izan dugu. Beltxikiren bisita jaso dugu bere urtebetetzea ospatzeko eta ondoren, umeak prestatuko dantza batzuk egin dituzte.
Eguraldia gure partez izan dugu eta hurrengo urteetarako berriz ere euskararekin bat egiteko asmoa izango dugu zihurrenik. Hau guztia gure hizkuntza txikituen alde aldarrikatzeko ekintza txikiak dira baina beharrezkoak. GORA MADRE DE DIOS IKASTETXEA eta GORA GURE EUSKAL KULTURA!