Urrats Sendoak, helburu handiak

Eskolak garrantzi handiko zeregina betetzen du, oso adin txikietatik, ongizate emozionalaren zaintzan, horixe baita haurrek bizikidetza ikasten duten familiaz kanpoko lehen espazio publikoa. Bizitako esperientziak gizarte bizikidetzako eredu bihurtzen dituen eremu bat.
Madre de Dios Ikastetxean, Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun kide guztien ongizate emozionalaren aldeko apustua egiten dugu.
Erdigunean jartzen da “pertsona izatearen” esperientzia, eta horrek “bizitzen eta elkarbizitzen ikastea” ere badakar. Hori dela eta, Madre de Dios Ikastetxeak, bere Hezkuntza Proiektuan adierazten duen bezala, ongizate-espazio bat izatea du helburu. Pertsona guztiak onartuta eta modu integralean baloratuta sentitu daitezen leku bat, non bakoitzaren erritmo indibiduala errespetatzen den eta bakoitzaren gaitasunetan konfiantza dagoen; leku bat, non ez den epaitzen, ulertzen baizik; non huts egitea eta akatsa ikasteko aukera berri bat den.
GuGan proiektuaren helburua ikastetxeko ongizatea eta elkarbizitza giroa hobetzea da, baina baita familietan eta gizartean ere; izan ere, hezkuntza komunitate osoa inplikatzen eta aktibatzen du.
Ongizate emozionalaren aldeko apustu horrek askotariko onura ugari dakarzkio haurren eta gazteen hezkuntza prozesuari:
Laburbilduz, pertsona emozionalki adimendunek gaitasun handiagoa dute taldean lan egiteko, gatazkak kudeatzeko, proaktiboak izateko, enpatia edukitzeko, aditzeko… hau da, biderkatu egiten zaizkie etorkizunean arlo pertsonalean nahiz lan arloan arrakasta izateko aukerak, ongi sentitzen dira eta gogobetegarriagoa zaie bizitza.
Ikasgela bikoitzak
Madre de Dios Ikastetxeak ikaskuntza ulertzeko modu berri baten alde egiten du: gela dualak. Gela berean bi irakaslek edo gehiagok egiten duten irakaskuntza partekatua.
Jarduteko eredu horrek aukera ematen digu gure irakaskuntza eginkizuna hobetzeko:
- Irakasleari lagungarria zaio plangintza eta ebaluazio prozesuen kontrastean
- Irakasle batek bestearengandik ikastea errazten du (irakasle-kideak): gaitasunak, konpetentziak…
- Irakaskuntza jarduerari buruzko gogoeta ahalbidetzen du: Coachinga
- Berrikuntza sustatzen du: saihestu egiten dira errutina, ikasgelako monotonia… eta aberastasuna eskaintzen du esperientzietan, aukeretan… ikasteko modu berriak…
Ikasleei dagokienez:
- Ikasleen arreta, jarraipena eta ebaluazioa hobetzen du, eta ikaskuntza pertsonalizatzeko aukera ematen die ikasgelako irakasleei.
- Ikasleen ezagutza eta ulermena hobetzen laguntzen du, osagarritasunari esker, bi ikuspegi, egiteko bi modu…

Madre de Dios Ikastetxeak ikaskuntza ulertzeko modu berri bat sustatzen du:
- Konpetentziak oinarri:Gaitasun eta trebetasun guztiak garatuz.
- Ikasgela dualak: Bi irakaslek edo gehiagok dihardute ikasgela bakoitzean irakaskuntza eginkizunak betetzen.
- Diziplinarteko proiektuak, problemetan eta pentsamendu kritikoan oinarrituriko ikaskuntza.
- Ikaskuntza kooperatiboa.
- Estimulazio goiztiarra.
- Ikaskuntza esanguratsuaren bidez ikastea, errepikapenean edo memorian oinarrituriko sistema klasikoa erabili ordez.
- Komunikazio zuzena eta gardena familiekin eta hezkuntza komunitateko kideekin, ikasleen hezkuntzaren jarraipenerako plataforma digitalen bidez; barne plataforma sozialaren bidez; webgune, blog eta gizarte sareen bidez.
Gure programak eta proiektuak
Steam proiektua
Bokazio zientifikoa eta teknologikoa ernatzea, ikuspegi sortzaile eta ekintzaile batetik eta pertsonen benetako premien zerbitzurako.
STEAM proiektuak Design Thinking metodologiarekin uztartzen direnean, diziplinartekotasuna ez ezik, ekintzailetzarako konpetentzia konplexuak ere sustatzen dira, eta metakognizioa eta, beraz, ikasten ikastea ahalbidetzen duten gogoeta prozesuak bideratzen dira.
Ikastetxeko STEAM proiektuak:
Proiektu eleanitza
Bigarren, hirugarren edo laugarren hizkuntza bat eskuratzea eta hizkuntza horri buruzko irakaspenak jasotzea ez dira gauza bera. Hizkuntza eguneroko errutinetan sartzeak irakaskuntza esanguratsua ahalbidetzen du eta hizkuntzaren eguneroko erabilera erreala ahalbidetzen du. Gure xedea ikasleek komunikazio-gaitasun eleaniztuna garatzea da, hau da, mundu globalean komunikatzeko baliabide gisa hizkuntzen bidez dituzten ahalmenak erabat adieraztea.
Estimulazio goiztiarra
Neurozientziak burmuinak nola funtzionatzen eta ikasten duen azaltzen digu, bizitzako lehen urteetako estimulazio goiztiarrak hezkuntzan funtsezko ardatz gisa duen garrantzia aitortuz. GURE IKASTETXEAN, IKERKETA NEUROZIENTIFIKOEK BERMATUTAKO HAINBAT PROGRAMA GAUZATZEN DITUGU.
Psikomotrizitatea
Haur Hezkuntzako umeek jolas espontaneoaren bidez eta adierazkortasunaren bidez erakusten digute nola dauden eta nola eraikitzen dituzten espazio, denbora, objektu, pertsona eta norbere gorputzarekiko erlazioak.
Txandaka programa
Programa honen xedea da hizkuntza garatzea eta zailtasunei aurrea hartzea, hizkuntzaren hiru dimentsioetan (erabilera, forma eta edukia) lantzen diren gaitasunak eta trebetasunak sustatuz.
Lebab barnekotasun-proiektua
Barnekotasuna landuz, barnera begiratzeko, norbere baitan pertsona gisa “izateko” eta “hazteko” aukera ematen diegu haurrei.
Aniztasunari erantzuna ikaskuntzan
- Adimen anitzen aurrean, metodologia anitzak.
- Ikasteko modu desberdinen aurrean, irakasteko modu desberdinak.
Orientazio-taldeak, Hezkuntza Proiektu Instituzionalarekin bat etorriz, inklusioa ikasle guztien aukera-berdintasunaren berme gisa ulertzen du, eskola-etapan sor daitezkeen beharrei erantzun espezifikoak eta indibidualak emanez.
Xakea
Xakeak adimen gaitasunak trebatzeko eta garatzeko lagungarri diren hainbat ezaugarri biltzen ditu: arretaren kontzentrazioa, memoria (asoziatiboa, kognitiboa, selektiboa, bisuala), abstrakzioa, arrazoiketa, koordinazioa, planifikazioa…
Matematika berritzailea
Bi proiektu berritzaile hauen bidez, ikasleek norberaren adinaren arabera ikasten dituzte kontzeptu matematikoak, betiere manipulazioa, behaketa, esperimentazioa eta jolasa abiapuntu harturik. Metodologia honen helburua da ikaslea izatea bere ikaskuntzaren protagonista, bere baliabideak kudeatuz eta askotariko jarduerak landuz.
Ikasle bakoitzak ordenagailu bat
Lehen Hezkuntzako 5. mailatik, ikasle bakoitzak bere ordenagailua dauka.Batxilergoan, ikasleek aukera dute nork bere ordenagailua ekartzeko BYOC (Bring Your Own Device).
Estatu Batuetako Batxilergo Duala
Eleaniztasuna sustatzeko, Madre de Dios Ikastetxeak hitzarmena sinatu du “Academica Corporation” erakundearekin.
Estatu Batuetako eskola eta hezkuntza erakunde horrek 150 ikastetxetik gora ditu herrialde hartan.
Programa horri esker, hala nahi duten ikasleak gure ikastetxean eta, aldi berean, AEBko High School batean matrikulatuta egongo dira DBHko 2. mailatik aurrera, Batxilergoko bi urteak barne direla, eta aldi berean egingo dituzte bi ikasketak