HAUR HEZKUNTZAKO, LEHEN HEZKUNTZAKO ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO MATRIKULAZIOA 2023-2024
Otsailaren 13tik 24ra bitartean zabalik egongo da Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (6-16 urte) matrikulatzeko epea. “Emozionalki adimentsua den ikastetxea” goiburuarekin, hasiera emango diogu 2023-2024 ikasturteko kanpainari. Gure lehentasuna ikasleen ongizate emozionala lantzea izango da.
Eskolak zeregin garrantzitsua du ongizate emozionala txiki-txikitatik zaintzeko, bizikidetza ikasteko lehen gune publikoa baita familiatik kanpo. Familian izandako harremanak bizikidetza sozialeko eredu bihurtzen dira bertan.
ATEAK ZABALIK
Ezagutu gure hezkuntza-eredua otsailaren 9ko ate irekien jardunaldi berezian. Aukeratu zure ordutegirik gogokoena (09:30 edo 15:00) eta eman izena posta elektronikoz, 944 759 983 (idazkaritza nagusia) edo 944 745 410 (haur-idazkaritza) telefonoetara deituz, edota gure webguneko inprimakia betez.
Bestalde, hilaren 9an etortzerik ez duzuenok hitzordu pertsonalizatua erreserbatu dezakezue nahieran ditugun ate irekien jardunaldian. Eskatu bisita pertsonalizatua posta elektronikoz, 944 759 983 (idazkaritza nagusia) edo 944 745 410 (haur-idazkaritza) telefonoetara deituz, edota gure webguneko inprimakia betez.
Atsegin handiz egingo dizugu harrera!
EMOZIONALKI ADIMENTSUA DEN IKASTETXEA
Madre de Dios Ikastetxean, emozionalki adimentsua den ikastetxe gisa definitzen dugu geure burua. Ongizate emozionalaren aldeko apustua egiten dugu, onura kognitiboak, sozialak eta pertsonalak ekartzen baititu haurren hezkuntza-prozesuan.
Emozionalki adimentsuak diren pertsonek gaitasun handiagoa dute taldean lan egiteko, gatazkak kudeatzeko, proaktiboak izateko, enpatia izateko, hau da, biderkatu egiten dituzte etorkizunean arrakasta pertsonal eta laborala izateko aukerak, ongizatea sentitzen dute eta gusturago daude beren bizitzarekin.
Haien begiak eta gogoa irekitzen ditugu, hezkuntza berritzaile eta eleaniztunarekin, haien trebetasun eta gaitasun ugariak garatu eta ikaskuntza pertsonalizatua indartzen baititu.
GELA BIKOITZAK
Madre de Dios Ikastetxean, gela bikoitzen aldeko apustua egiten dugu, hau da, maila edo ikasturte berean bi irakasle edo gehiago izatea baterako hezkidetza-lana egiten. Funtzionamendu-eredu hori lagungarria da ikasle bakoitzaren arreta, jarraipena eta ebaluazioa egiteko, eta ikasgelako irakasleek ikaskuntza pertsonalizatzeko.
Eredu horrek taldean ikastea sustatzen du, ez bakarrik banakakoa. Ariketa proaktibo etengabea da, eta ikasleak ez dira gelan galtzen.
ESTIMULAZIO GOIZTIARRA
Haur-etapa da garrantzitsuena neska-mutilen garapenean.
GLENN DOMANek sortutako ereduak proposatzen du adimen-bitekin eta Oinarrizko Garapenerako Programarekin lan egitea (herrestan, nora ezean, lauoinka…), konexio neuronalak sortzeko, eta ondorengo ikaskuntzak horien gainean finkatzeko.
IKT ETA SOCIAL MEDIA
Gure ekosistema digitala osatzen duten baliabide teknologikoen eta tresna informatikoen ikuspegia erabat inklusiboa, parte-hartzailea, autoeraikuntzakoa eta ikaskuntzan laguntzekoa da, hala gure ikasleentzat, nola hezkuntza-komunitateko kide bakoitzarentzat.
IRAKASKUNTZA-EREDU BERRITZAILEAK
Pentsatzen irakasten dugu, ikasle autonomoak lortzeko, pentsamendu-trebetasunak eskuratuko dituztenak, arazoak konpondu eta erabakiak hartu ahal izateko. Diziplinarteko proiektuekin lan egiten dugu, hainbat ikasgaitan eragina duten proiektuekin gaitasunak ikas ditzaten. Arazoetan oinarritutako ikaskuntza edo PBLren aldeko apustua egiten dugu: hezitzaileen taldeak arazo ireki bat diseinatzen du, eta ikasleek ikertu egin behar dute. Era berean, pentsamendu kritikoa sustatzen dugu, eta pentsamenduaren trebetasunak entrenatzen ditugu.
Madre de Dios Ikastetxean, STEAM metodologia dugu txertatuta hezkuntza-proiektuaren barruan. Bokazio zientifikoak eta teknologikoak pizten ditugu, ikuspegi sortzaile, diziplinarteko eta enpresa-sortzailearekin, pertsonen benetako beharren zerbitzura egonda.
“FAMILIA GEHIAGO, ABANTAILA GEHIAGO” PROGRAMA
Matrikula zaitez 2023-24 ikasturterako Madre de Dios Ikastetxean, eta atera onura “Familia gehiago, abantaila gehiago” kanpainari. Lortu baldintza esklusiboak, zure lagunak diren familiei gomendatuta, familia horiek gure ikastetxean matrikulatzen badira. Izan ere, zuretzat lagunak familiakoak bezalakoak badira, guretzat ere bai! Ezagutu Familia gehiago, abantaila gehiago gure programaren abantailak.