Otsailaren 7tik 24ra zabalik dago Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan (6-16 urte) matrikulatzeko epea. “Urrats sendoak, helburu handiak” lelopean abiatuko dugu 2024-25 ikasturterako kanpaina. Gure lehentasuna ikasleen ongizate emozionala lantzea izango da.

Eskolak zeregin garrantzitsua du ongizate emozionala txiki-txikitatik zaintzen, familiatik kanpo bizikidetza ikasteko lehen eremu publikoa baita. Bertan izandako harremanak gizarte-bizikidetzako eredu bihurtzen dira.

Gainera, 2 eta 3 urteko matrikulazio berriekin lehen txandala oparituko dizugu! Abantaila gehiago izango dituzue “Familia gehiago, abantaila gehiago” programari esker.

ATE IREKIAK

Ezagutu gure hezkuntza-eredua, nahierako ate irekien jardunaldietan. Eskatu zure bisita pertsonalizatua telefonoz, 944 759 983 (idazkaritza orokorra) edo 944 745 410 (haur-idazkaritza) zenbakietan, posta elektronikoz edo gure webguneko formularioa betez.

Pozarren hartuko zaitugu!

URRATS SENDOAK, HELBURU HANDIAK

Madre de Dios Ikastetxean, izan nahi dutena izango dira. “Urrats sendoak, helburu handiak” lelopean, haien begiak eta adimena irekitzen ditugu, hezkuntza berritzaile eta eleaniztunaren bidez, haien trebetasun eta gaitasun ugariak garatu eta indartzen dituena eta haien ikaskuntza pertsonalizatzen duena.

Eskola emozionalki adimentsu gisa definitzen dugu geure burua. Ongizate emozionalaren aldeko apustua, haurren hezkuntza-prozesuan onura kognitiboak, sozialak eta pertsonalak dakartzana.

Emozionalki adimentsuak diren pertsonek gaitasun handiagoa dute taldean lan egiteko, gatazkak kudeatzeko, proaktiboak izateko, enpatia izateko, hau da, etorkizuneko arrakasta pertsonal eta laboralerako aukerak biderkatzen dituzte, ongizatea sentitzen dute eta beren bizitzarekin gusturago daude.

ELEANIZTASUN PROIEKTUA

Bigarren, hirugarren edo laugarren hizkuntza eskuratzea eta hizkuntza horretan heziketa jasotzea ez dira gauza bera. Beste gauza batzuk ikasteko eguneroko errutinetan sartuta bakarrik izan daiteke esanguratsua. Gure helburua da ikasleek gaitasun anitzeko profil eleaniztuna lortzea, hau da, mundu global batean komunikatzeko bide gisa hizkuntzen bidez dituzten ahalmenen erabateko adierazpena lortzea.

IKASGELA BIKOITZAK

Madre de Dios Ikastetxean gela bikoitzen aldeko apustua egiten dugu, hau da, maila edo ikasturte berean bi irakasle edo gehiagorekin hezkidetza-lana egiten dugu. Funtzionamendu-eredu horrek ikasle bakoitzaren arreta, jarraipena eta ebaluazioa errazten du, ikasgelako irakasleen ikaskuntza pertsonalizatzen lagunduz.

Eredu horrek taldearen ikaskuntza sustatzen du, eta ez norbanakoarena bakarrik. Ariketa proaktibo etengabea da, eta ikasleak ez dira gelako masan galtzen.

Eremu berritzaileak

Gure hezkuntza-proiektu berritzailea azken urteotan eraldaketa sakona eduki duten gure geletan ere islatzen da. Eremu ireki eta dinamikoak, zeinetan altzari guztiak higikorrak diren. Mahai tolesgarriak eta errotulagarriak bildu eta zabaldu egiten dira, eta apalategi mugikorrek hamaika konbinazio egitea ahalbidetzen dute, mahaiekin eta aulkiekin lotuz.

Baliabideak jarduerak eskatzen duen lekura joaten dira, eta ez alderantziz. Eremuek modu eraginkorrean laguntzen dute hezkuntza aldatzen.

PSIKOMOTRIZITATEA

Bat-bateko jolasaren eta bere adierazkortasunaren bidez, haurrak nola dagoen esaten digu, eta nola ezartzen dituen espazioarekiko, denborarekiko, objektuekiko, pertsonekiko eta bere gorputzarekiko harremanak.

IKT ETA SOCIAL MEDIA

Mundu globalizatu batean bizi gara, non sare sozialak komunikaziorako, informaziorako, ideiak sortzeko, ikasteko, kide izateko eta mobilizazio sozial eta ideologikorako tresnarik handiena diren. Gure ekosistema digitala osatzen duten baliabide teknologikoek eta tresna informatikoek, argi eta garbi, ikuspegi inklusiboa, parte-hartzailea, autoeraikuntzakoa eta ikaskuntzan laguntzekoa dute, ez gure ikasleentzat bakarrik, baita gure hezkuntza-komunitateko kide bakoitzarentzat ere.

DIBERTSITATEARI ARRETA IKASKUNTZAN

Orientazio Taldeak, Hezkuntza Proiektu Instituzionalarekin bat etorriz, inklusioa ikasle guztien aukera-berdintasunaren bermetzat hartzen du, eta erantzun espezifikoak eta indibidualak ematen dizkie eskola-etapan sor daitezkeen beharrei.

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA

Neurozientziak garunaren funtzionatzeko eta ikasteko era azaltzen digu, eta estimulazio goiztiarra bizitzako lehen urteetako hezkuntza-zereginaren funtsezko ardatz garrantzitsua dela diosku. Gure ikastetxean, COGEST estimulazio kognitiboko programa garatzen dugu, ikerketa neurozientifikoek bermatuta.

HEZKUNTZA-EREDU BERRITZAILEAK

Pentsatzen irakasten dugu, ikasle autonomoak lortzeko, arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko pentsamendu-trebetasunak eskuratuko dituztenak. Diziplinarteko proiektuekin lan egiten dugu, eta, horietan, gaitasunak ikasten ditugu hainbat ikasgaitan eragina duten proiektuetatik. Arazoetan oinarritutako ikaskuntzaren (PBL) aldeko apustua egiten dugu. Hartara, hezitzaile-taldeak arazo ireki bat diseinatzen du, ikasleek ikertu beharrekoa. Era berean, pentsamendu kritikoa sustatzen dugu eta pentsamenduaren trebetasunak lantzen ditugu.

Madre de Dios Ikastetxean, hezkuntza-proiektuaren barruan txertatuta daukagu STEAM metodologia. Bokazio zientifiko eta teknologikoak pizten ditugu, sorkuntzazko eta diziplinarteko ikuspegitik eta ikuspegi ekintzailetik, eta pertsonen beharrizan errealen zerbitzura.

FAMILIA GEHIAGO, ABANTAILA GEHIAGO PROGRAMA

Madre de Dios Ikastetxean matrikula zaitez 2024-25 ikasturterako, eta lehen txandala oparituko dizugu 2 eta 3 urteko matrikulazio berria eginda. Gainera, eskuratu “Familia gehiago, Abantaila gehiago” kanpainaren onurak. Lortu baldintza esklusiboak zure lagunarteko familiak gomendatuz, familia horiek gure ikastetxean matrikulatzen badira. Izan ere, zuretzat lagunak familiakoak badira, guretzat ere bai! Ezagutu gure familia gehiago, abantaila gehiago programaren abantailak.