Pasos seguros, infinitas metas!
Urrats seguruak, helburu amaigabeak!
Apirilaren 8tik 19ra bitartean, biak barne, eskabideak eta dokumentazioa aurkeztuko dira, eta ekainaren 17tik uztailaren 2ra bitartean, biak barne, matrikulazio arruntaren aldia izango da.
Madre de Dios Ikastetxeak edozein Unibertsitateko Gradu edo Heziketa Ziklo egiteko Batxilergoa eskaintzen dizu. Hori, hurrengo irizpide pedagogiko eta metodologikoetan dago oinarrituta:
- Esperientziala eta aktiboa: Eginez ikasi.
- Mediatiko eta teknologikoa: komunikabide sozialeko kulturan bizitzeko prestatzen ditugu eta tresna informatikoen erabilera profesionala sustatzen dugu.
- Kooperatiboa eta soziala: elkarlanean jarduten duten taldeak sortzen ditugu, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatzen dituztenak.
- Autonomoa: ikaslea bere ikaskuntzaren arduraduna da eta hezitzaileak pertsona bakoitzaren ikasketa iturriak sortzen dituen lidergoari ekiten dio.
- Pertsonalizatua: ikasleen beharrei eta interesei erantzuten dien hezkuntza-eskaintza zabala.
- Hurbilekoa: jarraipena eta orientazio pertsonal eta profesionala, tutoretza-ekintzatik eta Orientazio Departamentutik, funtsezkoak dira aldi honetan, etorkizuna egoki aukeratzeari begira.
- Oso kualifikatua: lan munduan sartzeko gaitasun altukoak.
- Eleanitza: mundu aldagarri eta globalizatu honetako hizkuntza beharrei egokitua.
- Eta gaienera, ikaskuntza proaktiboa, positiboa, dibertigarria eta grinatsua.
Madre de Dios ikastetxeak Batxilergoko bi modalitate ditu:
- Zientzia Batxilergoa
- Giza eta gizarte-zientzien Batxilergoa
lau ibilbide egiteko aukerarekin:
- Giza Zientzien Batxilergoa
- Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Batxilergoa
- Zientziak eta Osasun Zientziak Batxilergoa
- Ingeniaritza eta Arkitektura Batxilergoa
Sormena eta diseinua
geure eskaintzako berezko irakasgaia da, Madre de Dios ikastetxeko irakasleek diseinatua, esperimentazioan eta abangoardian liderrak diren IED Kunsthalekin lankidetzan. STEAM gaitasunen alde egiten dugu: arazoak ebaztean, galderak egitean eta erantzun berriak bilatzean oinarritutako ikasteko modu bat.
Ikasgai honek izaera ekintzailea sendotzen laguntzen du, jarrera sortzaile eta malguz, ekimenez, talde-lanaz, norberarenganako konfiantzaz eta pentsamolde kritikoz. Irakasgai berri honen bidez, begirada hezi nahi da, ingurunea zehatz behatzeko eta kontenplatzeko tresna izan dadin, eta, hala, inguratzen gaituen errealitatea kritikoki aztertu ahal izateko. Lan, esplorazio eta ikerketa metodo bat da.
Batxilergo duala:
Eleaniztasuna sakondu eta bultzatu nahi dugunez, Madre de Dios Ikastetxeak “Academia Corporation”ekin hitzarmen bat sinatua dauka. Estatu Batuetako eskola erakunde hezitzailea da, 150 ikastetxe baino gehiago ditu Estatu Batuetan eta 3. DBHtik aurrera ikasleei eskaintzen die Batxilergoko titulazio bikoitza, Espainiarra eta Estatu Batuarra.
Programa honi esker, parte hartzen duten ikasleek, haien Bigarren Hezkuntzako azkeneko bi urteetan (3. Eta 4. DBH) eta batxilergoko bi urteetan, gure ikastetxean eta Estatu Batuetako High School batean egongo dira matrikulatuak, bi ikasketak aldi berean eginez.
Programa Online egiten da. Ikasleek guztira 6 kreditu osatu beharko dituzte eta gure ikastetxean baliokidetutako ikasketekin batera Estatu Batuetako “High School” titulazioa lortu ahal izango dute.
Gainera, “Diploma Bachillerato Dual Internacional” programak balio eta abantaila asko eskaintzen dizkie ikasleei. Hiru helburu nagusi azpimarratu ditzakegu:
- Hizkuntz murgiltzea, ikaskuntza eta lan inguru batean.
- Teknologia murgiltzea, % 100 Online, irakasleak, plataforma, tresnak, komunikazioa etab.
- Murgiltze pertsonala, kudeaketan, esfortzuan, ardura, antolakuntza eta ikaslearen heldutasuna ikasketa eta lanarekin.
Adostutako hitzordu bat nahi baduzu galdetegi honen bidez egin
Zure hitzordua telefono honen bidez ere adostu dezakezu: 944 759 983, edota posta elektronikora mezu bat bidali zure datuekin: secretaria@madredediosbilbao.es
Zure zain gaude!