Urrats txikiak, helburu handiak
Haur Hezkuntza
Matrikula irekia 0-3 urte bitarteko haurrentzat
- Benetako kontziliaziorako ordutegi egokia
- Gutxieneko kuotarik gabe, baita ordu solteetan ere
- Aukeratu behar duzun ordu-tartea
- Sukalde propioa duen jangela
Proyecto educativo
Hizkuntzen proiektuak
Bizitzako lehen urteetan, haurrek erraztasun berezia dute hizkuntzak ikasteko. Hori dela eta, ahalik eta lasterren hasi behar da bigarren edo hirugarren hizkuntza bat irakasten eta ikasten, adin txikietan duten ahalmen intelektuala eta garun-plastikotasuna aprobetxatzeko.
Gure helburua da ikasleek gaitasun anitzeko profl eleanitza lortzea, hizkuntza-proiektuaren bitartez:
• AMCO (Ingelesa)
• BELTXIKI (Euskara)
• TXANDAKA (Ahozko estimulazioa)
Robotika
Blue-Boot robotaren laguntzaz, programazioa deskubritu, eta pentsamendu konputazionala garatuko dugu, bidean topatuko ditugun erronkak abiapuntutzat hartuta. Problemak formulatzeko, irudikatzeko eta ebatzi ahal izateko, arrazoitzeko gaitasuna garatu beharko dute, eta robotikaren bidez programatzen ikasiko dute.
Estimulazio goiztiarra
Neurozientziak garunak nola funtzionatzen duen eta nola ikasten duen azaltzen digu, eta estimulazio goiztiarrak bizitzako lehen urteetako hezkuntzan funtsezko ardatz gisa duen garrantzia aitortzen du. Gure zentroan, COGEST estimulazio kognitiboko programa jarri dugu martxan, ikerketa neurozientifkoen bermepean. Horren helburua da irakurketa-idazketaren jabekuntzarekin lotutako prozesun kognitiboak estimulatzea
Emat
EMAT programaren bidez, haur guztiek beren adinera egokitutako kontzeptu matematikoak ikasten dituzte, betiere manipulaziotik, behaketatik eta esperimentaziotik abiatuta. Haurrak poliki-poliki pentsamendu konkretutik abstraktura igarotzea da helburua; horrela, haur guztiek normaltasunez bizitzen dituzte matematika-esperientziak.
Xakea
Xakeak bururako gimnasio baten moduan funtzionatzen du, eta haurrek hainbat trebetasun lantzen dituzte; horrez gain, kontzentrazioa, arreta, memoria eta analisia bultzatzen ditu. Gainera, pentsatzeko artea du helburu. Balio pertsonalak ere lantzen ditu, hala nola gure burua gainditzeko gaitasunaren garapena,
frustrazioarekiko tolerantzia eta berezko motibazioa.
MINDFULNESS LEBAB PROIEKTUA
Por medio del cultivo de la interioridad ofrecemos diegu, pertsona “izateko” eta persona gisa “hazteko”, norberaren sakontasunetik. Gure nortasun kristauak barnetasuna du aberastasun-iturri, Adimen Espiritualaren garapena bultzatzeko.
Psikomotrizitatea
Ikastetxean darabilgun Acouturier Praktika Psikomotorra haurraren osotasunean oinarritutako esku-hartzea da, haren mugimendu-adierazkortasuna ulertzetik abiatuta
IKASKETA KOOPERATIBOA
Taldeko ikaskuntza sustatzen da eta ez bakarkakoa bakarrik.
Motibazioa eta errendimendua hobetzen ditu, gizarte-erantzukizunaren zentzua, laguntzeko ahalmena eta trebetasun sozialak garatuz.
PENTSATZEN IKASI: PENTSAMENDUAREN OHITURAS ETA TREBETASUNAK
Pentsatzen ikastearen helburua, umeak etorkizuneko arazoak modu eraginkorrean konpontzeko prestatzea, ondo pentsatutako erabakiak hartzea eta bizi osoko ikasketa batez disfrutatzea da.
Pentsamendua ikusgarri (Visual Thinking) egiten da, antolatzaile grafikok erabiliz. Era honetan analizatu, ebaluatu, erabaki, egiaztatu etab. Egin dezakegu. Laburbilduz, modu eraginkorrean pentsatu.
HARA NOLA IRAKURTZEN DUDAN! PROGRAMA
Kontzientzia fonologikoaren Programa, gaitasun metalinguistiko ezinbestekoa irakurmen eta idazmenaren prozesuak garatu eta barneratzeko. Fonologia kontzientziaren bitartez informazio grafikoaren transkripzioa ahozko egiten da eta alderantziz, informazioaren prozesamenduaren bidez.
Mundu aldakor hau ikusita, jakitun gara familiak eta eskolak eskutik helduta joateko beharra dutela. Horregatik, gure helburu nagusia da familiei lagun egitea gure haurren hazkuntza pertsonalean, azken batean, emozionalki inteligenteak diren pertsona gisa haztea, etorriko zaizkien erronka berriei erantzuteko gai izateko.
Hezkuntza-malgutasuna
Ume bakoitza bakarra da, eta beharrizan desberdinak ditu. Madre de Dios Ikastetxean haren gaitasunak piztuko ditugu, eta, era berean, zure familiaren premiei egokituko gatzaizkie.
Ume bat, ikaskuntza-historia bat
Gure esperientzia tarteko, badakigu haur bakoitza bakarra dela. Ikaskuntzako faseak eta batezbestekoak badaude ere, ume bakoitzak berariazko arreta eskatzen du, bere ahalmen guztia garatu dezan.
0tik 5 urtera bitarteko etapa da haren ahalmenak indartzen hasteko unea. Hori dela-eta, gure hezkuntza-sistema berritzailea bideratuta dago ahalik eta gehien aprobetxatzera haurren ahalak.
Ikasketaren gakoa, estimulazio sensoriala, emozionala eta kognitiboa da
Aldakorra den mundu honetan, familia eta eskola eskutik helduta joan behar direla badakigu. Horregatik, gure helburu nagusia familiek umeen hazkunde pertsonalean laguntzea da. Hau da, emozionalki azkarrak diren pertsona gisa haztea, datozen erronka berriei erantzuna ematen jakiteko.
Naturaz inguratutako eremu pribilegiatua da, kanpoalde ugari dituena eta txikien beharrei erantzuten dieten instalazioekin. Espazio hezitzaile segurua, apala eta atsegina.
Gure indar nagusia ikaragarrizko familia den Madre de Dios Ikastetxea osatzen duen langile taldea da, etengabeko prestakuntza dute eta Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan guztiz inplikatuta daude.
Guzti hau komuneko helburua lortzeko, bizitzarako hezitzeko eginkizun zail baina zoragarri honetan.
Jantoki eta patio zainketaren zerbitzu integrala daukagu, xehetasunak hemen
Adostutako hitzordu bat nahi baduzu galdetegi honen bidez egin
Zure hitzordua telefono honen bidez ere adostu dezakezu: 944 745 410, edota posta elektronikora mezu bat bidali zure datuekin: secretariainfantil@madredediosbilbao.es
Zure zain gaude!
Adostutako hitzordu bat nahi baduzu galdetegi honen bidez egin
Zure hitzordua telefono honen bidez ere adostu dezakezu: 944 745 410, edota posta elektronikora mezu bat bidali zure datuekin: secretariainfantil@madredediosbilbao.es
Zure zain gaude!