Hiru motatako pertsonak daude munduan: Mugiezinak,
mugitu ahal direnak
eta mugitzen direnak
mugitu ahal direnak
eta mugitzen direnak
STEAM eredua hezkuntzaren paradigma berria izateko bidean da, teknologiak gizartearen eremu guztietan duen gorakadagatik eta ikasleengan horri lotutako zaletasunak sustatzeko beharragatik.
Steam eredua hezkuntzaren paradigma berria izateko bidean da, teknologiak gizartearen eremu guztietan duen gorakadagatik eta ikasleengan horri lotutako zaletasunak sustatzeko beharragatik.
Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics-en (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) akronimoa da STEAM. Izen hori eman zaio ikasketa prozesuan ikasleen independentzia sustatzen duen hezkuntza ereduari. Zientzien eta ingeniaritzaren bereizgarri den lankidetza lanean oinarrituta dago.
STEAM eredua ikasteko modu bat da, eta oinarritzat hartzen ditu problemak ebaztea, galderak egitea eta erantzun berriak bilatzea.
Gaur egungo munduan, laugarren industria iraultza esan zaion horretan murgilduta gaudelarik, jabetu gara gero eta garrantzitsuagoa dela STEAM gaitasunak barneratzea.
Gure ikastetxeak urteak badaramatza era horretako proiektuak egiten, horiei bultzada handiagoa ematea erabaki dugu, eta, horretarako, departamentu berezi bat sortu dugu, horren ezarpena koordinatzeko hezkuntza etapa guztietan. Horren bidez kudeatzen ditugu bai gaur egungo proiektuak bai proposamen berriak.
STEAM gaitasunak sustatzeko dauden tresna guztien artetik, plaka elektronikoen erabilera da estimulatzaileenetako bat ikasleentzat, hala nola Arduino, Micro:Bit edo Raspberry Pi. Tresna horien bidez, robotikako, domotikako eta automatizazioko proiektu ugari gara daitezke, egunero erabiltzen ditugun gailu askotan egoten direnak. Proiektuak sortzeko prozesua produktu teknologiko baten bidez konpon daitezkeen beharrak bilatzeko fasearekin hasi ohi da, esaterako, energetikoki eraginkorra eta iraunkorra den etxe baten kudeaketarekin. Ondoren, proposamenen fasea etortzen da, eta bertan sortzen dira gure helburura eramaten gaituzten ideiak, hala nola berogailuak automatikoki piztea tenperaturaren arabera eta/edo pertsonak dauden edo ez kontuan hartuta. Ondoren, diseinu prozesura igarotzen da, eta prozesu horretarako beharrezkoa izango da aipatutako gailuak eta behar diren sentsoreak, adierazleak edo eragingailuak erabili ahal izateko ezagutzak ematea. Une horretan hasten da mota horretako proiektuen alderdirik garrantzitsuenetako bat: programazioa, pentsamendu konputazionala deritzona estimulatzeko aukera emango diguna.
Pentsamendu konputazionala ordenagailu batek nola “pentsatzen duen” jakitea eta beharrezko jarraibideak ematea baino gehiago da; gure garuna funtzionatzeko modu jakin batean jarri behar da, egituratzeko, sekuentziatzeko, sintetizatzeko, optimizatzeko moduan alegia; hau da, arrazoibide logikoa aplikatu beharko dugu alderdi guztietan. Ziur gaude trebetasun horiek lagungarriak direla geure bizitzan erabaki hobeak hartzen laguntzeko.
Gure ikastetxearen apustua da, halaber, Robotika ezartzea Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko hezkuntza prozesuan, eta, horretarako, inbertsio oso garrantzitsua egin da baliabideei dagokienez, horrek aukera emango baitigu gure hezkuntza proiektua zeharka bultzatzeko. Behin betiko txertatu dugu Robotika ikasgelako jardunean. Horretarako, LHn eta DBHn LEGOko gailu programagarriak ezartzen hasi gara, First Lego League erronketan parte hartzeko helburuarekin, eta ikasturte honetan bi talderekin parte hartuko dugu. Horri esker, batetik, Haur Hezkuntzan egiten den Pentsamendu Konputazionaleko lana jaso eta hainbat arlotan egiten diren DBHko STEAM proiektuen proposamenak konektatu ahal izango ditugu.
IDEA
IDEA Madre de Dios ikastetxeko ekimena da. Ikerketa eta berritze prozesu pedagogikoak, Hezkuntza eredua aldatzera sustatzen duten Produktu berritzaileak eta sarean beste sektore batzuekin sinergiaren ikerketan lan egitera sortzeko jaioa.
Momentu honetan, gure jarduera nagusia eredu hau ezarri nahi duten Ikastetxe eta irakasleentzako pedagogia aholkularitzara dago bideratua.
Kristau Eskolarekin lankidetza
Pasaden ikasturtean zehar KRISTAU ESKOLAKO Zuzendaritza taldeentzako ikastaroa koordinatu genuen, bertan 75 pedagogikoa zuzendarik, Aholkularik eta Euskadiko hezkuntza erakundeen jabeek hartu dute parte.
Oraingoan, bigarren edizio bat aurrera eramango da.
Aldi berean, hainbat formakuntza modulu garatu ditugu Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko zenbait zentrotan. Gainera, gure ekintza metodologikoak berton ezagutu nahi dituzten zentroentzako bisita pedagogikoak egin dira.
BBG Ekosistema (Bilbao Berrikuntza Factory)
Proiektuen garapenean kontaktuan beste errealitate batzuekin
Hezkuntza arloak beste eremu batzuetan sortzen ari diren sinergietan parte hartu behar duela uste dugu
Gure Ikastetxeak bere ongizate zona apurtzearen alde egin du, beste batzuekin batera hezkuntza ereduaren eraldaketan laguntzen duten ekimen berriak miatzeko.
Proposamen anitzak gidatu, entseatu, ebaluatu eta hobetu daitezkeen hezkuntza komunitatea dugu. Geure egiten dugun erronka da, ekarpen hauek guztiek etengabeko berrikuntza prozesuan iraunarazten lagunduko digutelako uste sendoan. Beste enpresa batzuen ereduekin kontaktuan egoteak, metodologia berriak emango dizkigu, baliagarriak izango direnak eta gure ikasleei gaitasun mailarik gorena lortzen lagunduko diena.
BBFk unibertsitate munduarekin eta ekintzailetza kulturarekin kontaktua izatea ahalbidetzen digun eremua eskaintzen digu.