ESKOLA JASANGARRIA GARA!
2024ko ekainean, Eusko Jaurlaritzak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria eman zigun

Zeregin ugariko bide luzea izan da, eta jasangarritasuneko auditoria baten bidez amaitu da azken bi ikasturte hauetan.

Bilakaera bat izan dugu programazioetan, ingurunearen kudeaketan, hondakinen kudeaketan, ikasleen inplikazioan, jasangarritasun-taldearen sorkuntzan, eta eskola-elkarteak ere (Maputxe Taldeak) parte hartu du azken horretan… Baina kontua ez da hor geldituko. Lanean eta hobetzen jarraituko dugu, eskolako jasangarritasunarekin lotuta dagoen orotan.

Horregatik ikastetxearekin eta gure ingurunearekin hartu dugun konpromisoa azpimarratu nahi dugu berriro ere. Mundu hobea lortzeko lanean jarraituko dugu, tokiko ikuspegi batetik, gure ikasleak etorkizunean hobekuntza globalean eragin dezaten bete-betean.

ZER DA, GURE IRITZIZ, JASANGARRITASUNA?

Badakigu Madre de Dios Ikastetxeko gazteek eta haurrek badutela zer esanik eta zer ekarririk bai beren hiriaz, bai beren auzoaz eta bai garapen jasangarriaz. Horregatik, Eskola Agenda 2030 bultzatzen dugu, programa horrek honako helburu hau baitu: ikasleak gure ikastetxearen eta gure udalerriaren ingurumen-kalitateari eragiten dioten arazoetan parte hartzera, gai horiei buruzko erabakiak hartzera eta gai horietan buru-belarri sartzera ohitu daitezen lortzea.

Argi eta garbi adierazi nahi dugu konpromiso sendoa hartu dugula Eskola Agenda 2030 egitasmoaren eraikuntzan modu aktiboan lan egiteko. Ingurumenarekiko ardura sustatzea esan nahi du horrek, bai eta ingurumenarekiko betebeharrak betetzea eta pixkana baina etenik gabe ingurumenaren egoera, balio demokratikoak eta gure inguruneko jasangarritasuna hobetzeko neurriak hartzea ere.

Horregatik guztiagatik, Eskola Agenda 2030 programako proiektua lantzeko eta abian jartzeko konpromisoa hartu du Madre de Dios Ikastetxeak, haren filosofiari eta metodologiari jarraikiz, eta curriculum- eta hezkuntza-proiektuen barnean txertatzeko konpromisoa ere hartu du. Ikastetxeko ingurumen-batzordea arduratuko da horretaz, eta hark izendatuko du proiektuaren arduraduna ere. Garapen-prozesua bultzatuko du, eta lortzen diren emaitzak ebaluatuko ditu. Gainera, urteko emaitzak eskolari eta udal-elkarteari ere jakinaraziko dizkiegu.

GURE ERRONKAK
Konpromiso honen bidez, alderdi hauek agerian jarriko dituzten erronkak landuko ditugu ikastetxeko esparru guztietan:
  • 1

    Deskarbonizazio-ereduetarako energia-trantsizioa.

  • 2

    Boluntariotza sustatzea ikasleen eta eskola-elkarteko gainerako kideen artean.

  • 3

    Kontsumoak eta baliabideen erabilera murriztea (12. GJH-A, KONTSUMO ARDURATSUA).

  • 4

    Hondakinen kudeaketa (6. GJH-A, UR GARBIA ETA ARDURAZKO ERABILERA, 7. GJH-A, ENERGIA ESKURAGARRIA ETA BERRIZTAGARRIA).

  • 5

    GJHak gure CURRICULUM-DISEINUKO unitate didaktikoetan txertatzea.

  • 6

    Gizartearekiko konpromiso eraikitzailea sustatzea (11. GJH-A, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK).

GJH-EI EKARPENA EGITEN DIEGU

Madre de Dios Ikastetxean, gure jarduerak zuzenean sustatzen dituen zortzi GJH identifikatu ditugu; eta ikastetxearen estrategiaren oinarri diren XEDEAN, IKUSPEGIAN eta BALIOETAN jasotzen dira horiek.

Agenda 2030koei, berriz, 18. helburua gehitu diegu, eskola-elkartearen bidez sustatutakoa, hizkuntzen eta kulturen aniztasunaren jasangarritasuna bultzatzeko, hizkuntza eta kultura minoritarioena, bereziki.

GJH-EI EKARPENA EGITEN DIEGU
Noa Santamaría HH 5 Naroa Morales
Gerard Valtierra LH 1 Eider Ateca
Ainhoa Palomeque LH 2 Gael Corral
Alba Cueva LH 3 Aranu Valtierra
Iraia Piñero LH 4 Eider Castro
Guillem Chevrier LH 5 Nerea Ramos
June Hurtado LH 6 Nicolás Ramírez
Naroa Anzola DBH 1 Eneko Angulo
Maialen Sánchez DBH 2 Nahia Chevrier
Alain Estévez DBH 3 Hegoi Zubizarreta
Uxue Barcena DBH 4 Maitane Gómez
Asier Martínez Batx 1 Malena Rodríguez
Pablo Antolín Batx 2 Ekai Oliver
Cristina Mora AMPA Adrián Nogero
Xabier Azurmendi LANGILEAK Endika Ostolaza