Gaur goizean, Beatriz Basterretxea, Bilboko Udaleko Osasun Sailaren arduraduna eta Fran Martinez, ALDAIKA erakundearen kidea, 3.DBH taldeekin lan egin dute. Gure ikasleek OSOS (Open schools for Open Societies) metodologia jarraitu dute Ibarrekolandako osasun komunitarioa aztertzeko eta, beraiek identifikatutako arazoei, konponbide proposatzeko.
Gaurko saioan prototipoak azaldu dituzte eta harrera ona izan dute bi arduradunengan.