Joan den ostiralean, apirilaren 26an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako gure ikasle Itxaso Pérez Garcíak sari bat jaso zuen Askartza Claretek EHUrekin batera antolatzen duen IX. Udaberriko Lehiaketaren eskutik. Lehiaketa horren helburua matematikarako gaitasun handia duten ikasleak saritzea da. Gure ikasleak gaitasun horren garapenera hurbiltzera bultzatzeko eta motibatzeko aurkezten garen 9. edizioa da hau.
Gure zorionak ematen dizkiogu Itxaso Pérez Garcíari bere kategoriako lehenengo 10 sarituen artean geratzeagatik. Aipatzekoa da, gainera, lehiaketako neska finalista bakanetakoa izan dela.
Pozik gaude berarekin, eta espero dezagun hurrengo matematika-olinpiadetan neskek presentzia handiagoa izatea.